Duela hilabete bat gertatu zen “Harvey” urakanak Texas-en eta Estatu Batu osoan utzi dituen kostuak izugarriak izan dira, bereziki ekonomikoak, hona hemen urakan honek sortu zuen arriskua Texas-en ikuspuntu ekonomiko batetik.
Hemen ikus dezakegunez, Harvey urakanak 51-75 bilioi dolarren arteko kostua eduki du, bereziki onibar pertsonaletan, esaterako etxeak, kotxeak eta abar hausten guztiz, 30-40 bilioi dolarren artean, mundu osoko herrialde handienetako batentzat jendeak uste luke ez dela gehiegizko kostua, baino hona hemen 30 bilioi dolarrekin egin daitezken hainbat gauza (estatistika ofizialak): 60.000 irakasle kontratatu ahalko lirake, hamar urtez, hezkuntza laguntzeko eta aurrera eramateko, beste adibide bat; 3,4 milioi pertsonari zer jateko eskaini ahalko zen egunero, urte batez, ez dago gaizki, baino diru hori guztia urakan batean joaten bazaizu izugarrizko galera da.
Ildo beretik, Nasako espazioko behatokian lan egiten duten zientzialariek diote hondamendi naturalek gero eta gehiagoko kostua dutela gaur egun eta etorkizunera begira, jendeak eraikin gero eta garestiagoak egiten dituelako, hondamendi natural asko gertatzen diren tokietan, konturatu gabe.
Diru kantitate horiek orain estimatzen diren kostuak dira, nahiz kostu horiek seguruenik gehiagora joango dira, arrazoi logikoengatik, esaterako Texasen dagoen petroleoa fintzeko enpresa Estatu Batuetako handiena da, eta langileak ezin direlako sartu lan egitea enpresan, ezin da findu olioa, geroztik prezioak seguruenik garestituko dira, eta beste arrazoi asko horrelakoak.
Laburbilduz, hondamendi naturalei ezin zaie eman pausa botoia eta ez dadin berriro gertatu, arrisku bat da eta horren aurkako prebentzioak gorago doan einean, gehiago kontrolatu ahalko dira galera ekonomiko horiek, baina zeinek jakin noiz datorren hurrengoa...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.