2017(e)ko irailaren 29(a), ostirala

VENEZUELAKO ELIKAGAI KRISIA

Gaur egun, munduan gatazka ugari ari dira gertatzen eta horietako bat Venezuelako krisia da.
2013. urtetik daramate venezolatarrak gatazka honen ondorioak  jasaten eta egoera ez doa hobera.
Ondorio horietako bat elikagai krisia da eta nik, gaurkoan, gai horretan sakonduko dut.

Lehenik eta behin argitu nahiko nuke zer den aztertuko dudan krisi mota. Elikagai krisia zera da: pertsona multzo batek bere herrialdean ezin dituenean bere elikatzeko beharrak hasetu, beharrezkoak diren elikagaien falta dela eta.
Arazo honek Venezuelako gizarteari eragin dio azken urteotan, eta egoera hontaz konturatzeko hango supermerkatu bateko egoera aztertu beharra dago. Herrialde hortako supermerkatu batean ez dituzu beharrezkoak edo beste herrialdeetako supermerkatuetan aurkitzeko errazak diren elikagai asko aurkituko, hala nola; esnea, hirina, gurina, maionesa, haragia, ogia, arroza eta olioa. Garbitasun perstonalerako produktuak ere ez ditugu aurkituko, komuneko papera adibidez. Hau guztiaz gain, beste herrialdeetan aurkitzeko errazak diren hainbat sendagai ez ditugu eskuagarri izango Venezuelan, minibiziaren aurkako tratamenduak esaterako.
Venezuelako supermerkatuetako egoeraz jabetu ondoren, esan dezakegu, herrialde hartako biztanleek ez dutela erraza, asteko erosketa poltsa betetzea. Datuek dioten bezala, 22 pertsonen soldata beharko genuke familia baten hilabeteko oinarrizko elikagai karro bat betetzeko, izan ere, herrialdeko gutxieneko soladata, gutxi gora behera, 25€-koa da. Gobernuak erabaki du biztanle bakoitzari derrigorrezko bono bat ematea, 40€-ko balioa duena eta oinarizko elikagaiak erosteko erabili behar dena.

Laburbilduz, esan genezake, Venezuela pasatzen ari den krisiak bizimodua zailtzen diela bertan bizi diren pertsonei eta gobernuak berehala arazo honi konponbide bat jarri behar diola, bestela egoera okerrera joango delako.



Erabilitako iturriak:

https://www.publimetro.cl/cl/noticias/2017/08/16/crisis-alimentaria-venezuela-se-requieren-22-sueldos-promedios-pagar-canasta-basica.html

https://es.wikipedia.org/wiki/Crisis_en_Venezuela_de_2013-actualidad#cite_note-ACN-42

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.