Hasiera batean Europak eta Estatu Batuak maneiatzen zuten ekonomia mundu osoan zehar. Gutxika Asia geroz eta garrantzi gehiago hartu zuen mundu-ekonomikoan. Hasiera batean asiarrei ez zitzaien kontuan hartu, beraz Europa eta Estatu Batuaren aldetik ez zuten aldaketarik egin, ez iturrietan ez bitartekoetan. Pixkanaka honek atzeraldi ekonomikora eraman zigun, izan ere, denbora gutxian merkatua, Asiako kostu baxuko produktuen ondorioz inbadituak geratu ziren. Sektore batzuetan, honek krisi sakona eragin zuen eta fabrika edo multinazional batzuk ixtera iritsi ziren, eta beste toki batean, hots, Asian ireki zituzten ,
izan ere, kostu laboral apalagoak eta produktibitate handiago edukiko zutelako (deslokalizazioa).
Zergatik Asia bat-batean mundu ekonomikoan sartu egin zen?
Mao txinako alderdi komunistako presidentea hil egin zenean, merkatua geroz eta gehiago irekitzen hasi zen, eta horrek eragin zuen gutxika Asia mundu-ekonomikora iristea.
Mugimendu honen arrazoia zein izan zen?
Hedapenaren unean ekoizpena,iturriak eta produkzioa oso balio gutxi zuten Asian. Pixkanaka prezioak Europa-rekin berdintzen joan dira, hala ere oraindik prezioak ez dira berdinak. Galdera honen erantzuna nahiko erraza da, Asiako biztanleria lehen zuen bizi moduaz ahaztu egiten hasi da, eta mendebaldeko bizimodura moldatuz , hau da, lehen ez zuten ia dirurik jasotzen edo ez zituzten oporraldirik etb…
Horrek urte hauetan kostu laboralak handiagotzea eragin du. Soldatak, iturriak…. garestiagoak izaten hasi direlako. Beraz Asiako merkatua Europako eta Estatu Batuetako merkatuaren antza gehiago hartzen hari da, nahiz eta India salbuespena izan.
Pixkanaka Europak eta Estatu batuak egindako esfortzu handiaren ondoren, merkatura berriro bueltatzen hari da. Adibidez; Fagor kooperatiba, Asiara joan egin zen, eta berriro bueltan dago, Europan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.