2017(e)ko irailaren 29(a), ostirala

BEHERAPENAK

Denak joan gara noizbait beherapenetara. Urtean bitan gertatzen diren deskontuak dira eta fama handia izaten dute. Haien helburu nagusia, pasatako tenporadan saldu ez diren prendak saltzea da eta horretarako prezioak jaitsi egiten dituzte. Jendea erakarri nahi dute eta eskaintzak ipintzen dituzte erakusleihoetan. Beherapenetan, saltzen diren produktuek aurreko hilabeteetan salgai egon diren berdinak izan behar dira horregatik beti azaltzen da aurreko prezioa eta deskontua duen prezioa. Gaur egun, beherapenak online daude, hau da dendaraino joan gabe erosi dezakezu. Geroz eta gehiago dira internetetik erosten dutenak eta gehienbat beherapen garaian.

Nola da posible produktu batek lehen baino %50 gutxiago balio izatea? 24 orduko gauza da, egun batetik bestera prezioa aldatu egiten da. Beherapenek, ekonomiarentzat efektu positiboa dute; prezioak jaistearekin gehiago erosi dezakezu eta enpresek salmentak handitzen dituzte. Egia da, enpresa handiek, txikiek baino gehiago irabaziko dutela, produktu gehiago saltzen dituztelako eta normalean enpresa handi horiek ezagunagoak direlako.

Esan daiteke beherapenek errentagarriak direla bai bezeroarentzat eta bai saltzen duenarentzat. Hori aldatzen ez den bitartean joateko aukera izango dugu.



Resultado de imagen de 2x1




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.