2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea
MONARKIA ZERTARAKO?
Asko dira erregeei buruz entzun ditudan iritziak orain arte. Gure gizartearekiko duten funtzioaren inguruan ikuspuntu ezberdinak daude. Batzuk, tradizioa dela eta "beharrezkoak" direla defendatzen dute. Beste batzuek, ordea, beraien baliagarritasuna zalantzan jartzen dute eta kontra daude. Ekonomikoki gaur egungo egoera oso txarra da. Egun, Espainia mailan 30.000 familiek (haurrekin) gosea jasaten dute oraintxe bertan. Ez dute dirurik janaria erosteko; eta ezta ere tratamentu-mediko berezi bat behar badute, medikamentuak behar badituzte...ezertarako. Horregatik, jendeari errege-erreginak eta beraien alabek kobratzen dutena ko ru desorbitatua iruditzen zaio. Adibidez, Leonor printzesak 102.464€ kobratzen ditu. Ez da existitzen orekarik diru kontuetan. Jendearen egoerak oso ezberdinak dira; hau da, aberatsen eta txiroen arteko diferentzia oso handia da. Ez dut esan nahi gizarte edo sistema komunista batean bizi nahi nukeenik, baina ekitate gehiago egotea onuragarria izango zen. Batez ere, lotsagarria dela azpimarratu behar da, errege-erreginak egiten duten funtzio gutxiagatik diru hori kobratzea, bitartean familiak eta familiak hilabete bukaerara iristeko hainbeste arazo dituztenean.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.