2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
BEZAREN JAITSIERA
Gobernuak kultura arloko beza jaistea erabaki du, baina beste behin ere zinema jaitsieratik kanpora gelditzen da. Kontzertuetan, antzerkian, zezenetan edo kaleko ikuskizunetan beza % 21etik %10era jaitsiko da, baina zinemara joaten bagara prezio altu horiek ordaintzen jarraituko beharko dugu.
Kalean ere polemika piztu da, jende askok uste du zinemara joaten diren pertsonak gehiago direla adibidez zezen-ikuskizunak ikustera joaten direnak baino eta ez dela zentzuzkoa zinema jaitsiera honetatik kapora joatea. Antzerkia krisiak gogor astindu duen beste sektore bat da, geroz eta jende gutxiago joaten da eta antzoki asko eta asko itxi egin dira urte hauetan zehar. Kultura orokorrean oso kaltetuta atera da orain dela urte batzuk gobernuak beza igo zuenetik, gaur egun antzerki bat ikustea edo zinemara joatea ez da eskuragarria familia askorentzat, luxu bat baizik. Badirudi orain aukera dutela zifra txar horiei buelta emateko, ia bost urte luze igaro baitituzte beza altu horrekin, Europako altuenetakoa kultural mailan. Bestalde, gobernuak esan du oraingoz ez duela zinemako beza jaitsiko, defizitak bere bidea hartzen duen arte. Beraz, zinemak luxua izaten jarraituko du askoretzat.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.