2017(e)ko apirilaren 11(a), asteartea

ULTRAESKUINAREN NAGUSITASUNA GAUR EGUN


Zer ari da gertatzen Europan? Azkenaldian Europear herrialde askotan eskuina nagusitzen ari da sutsuki. Horien adibide dira horrelako alderdi ultraeskuindarrak: Frente Nazionala frantzian (Marine lepen buru), Alemaniar alderdi demokraiko nacionalista Alemanian, Amanecer dorado Grezian, Finladesen alderdia Finlandian, Danimarkako alderdi popularra Danimarkan, Askatasunarengatiko alderdia Holandan, Hungaria hobe batengatiko mugimendua Hungarian, Askatasunaren alderia Austrian, Ipar liga Italian, Independentziaren alderdia Erresuma batuan… eta horrelako beste hainbat nagusitu dira Europan. Eskuin muturra hontan datza: Ultraeskuina edo eskuin muturra politikan eskuineko ideologiaren ideiak muturrera eramaten dituen korronte politikoa da. Moralari dagokionez oso kontserbakorra da, eta herri baten izaera tradizionalaren sustatze sutsua aldarrikatzen du. XX. mendearen amaieratik, gainera, munduko herrialde aberatsenetan immigrazioa areagotzean, herrialde horietako eskuin-muturreko talde politikoek beste herrialdeetatiko etorkinen aurka egin dute. Gainera, alderdi hauetako lider askok demokratikotzat dute haien burua, baino honelako astakeriak esatera ausartu dira: liderretako batek esbastika bat du tatuatua, beste batek musulman guztiak bota nahi ditu bere herrialdetik, beste batek baieztatu du ebola soluzio bikaina dela imigrazioaren arazoarekin amaitzeko… eta horrelakoak bota dituzte. Baina zergatik ari dira nagusitzen? Nagusitzen ari dira jendeak beldurra duelako, hain beste krisi izan dira eta hain beste gorabera jendeak ezkerreko alderdietan konfiantza galdu duela, ezkerra eskuina baino askoz kritikoagoa delako eta estabilitate faltak eta jendearen ez jakintasun eta ignoranzia  sakonak probokatu du egoera hau guztia. Siriako gerrak eta errefuxatuen kontuak ere garrantzia izan du horretan jendeak ez dituelako lagundu nahi, solidaritate falta izugarria dagoelako eta guztiak berekoi hutsak garelako.

Espania zentratzen bagara, ez da nagusitu ultraeskuina, baina badira mugimendu sozial txiki eta ez ain txiki batzuk horrelako ideia erradikalak ditutenak, esaterko Madriden Espaniarrak bakarrik laguntzeko erakunde moduko bat sortu da “Hogar Social Madrid” deitzen dena. Bertan, hainbat alberge dituzte okupatuta eta laguntza eskaitzen diete bakarrik egoera txarran dauden espaniarrei, baina inolaz ere kampotarrei. Haiek salatzen dute diru-laguntza gehiago ematen zaiela kampotarrei egoera txarrean daude espaniarrei baino eta horrelako kontuak. Faxistak ez direla baieztatzen dute, haien liderrak, Melissa Domingezek esbastika bat du tatuatua hankan.
Resultado de imagen de melissa dominguez esbasticaResultado de imagen de melissa dominguez esbastica

Egoera hau guztien artean geldiarazi beharra dago honelako pertsonek ezin dutelako inolaz ere agitea hartu horrelako astakeriak esanda.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.