Gai honi buruz nire iritzia eman baino lehen argi utzi nahi dut zertan datzan haurren sexu esplotazio komertziala. Pertsona heldu batek 18 urte baino gutxiago dituen neska-mutil bat lanean jartzea, normalean haurra objektu sexual eta objektu komertzial bezala erabiltzen da, beste aldetik, aipatu beharrekoa da indarkeria erabiltzen dela haurrarengan bere lana egiteko modu esklabista eta garaikide batean.
Nire ustez lotsagabekeria hutsa da umeen giza eskubideak modu honetan ez errespetatzea eta negozio eta komertziorako erabat lehertzea. Arrazoirik nabarmenenak puntu honetara iristeko, pobrezia, langabezia eta desparekotasuna dira.
Jendea ez da honetaz jabetzen zerbait erosterako garaian baina gaur egun gure artean dauden hainbat produkturen marka oso ezagunek hemezortzi urtetik beherakoak erabiltzen dituzte modu esklabista batean materiala lortzeko edota haiek sortu nahi duten hori egiteko, kasu gehienetan soldata urri baten truke gehiegikeria oso batekin.
Marka ezagun batzuk haurren sexu esplotazio komertziala aurrera eramaten dutenak:
Adidas, Nike, Levi´s, Samsung, Siemens, Nestle, Mc Donald´s ...
Adidas, Nike, Levi´s, Samsung, Siemens, Nestle, Mc Donald´s ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.