INDITEX-EN INPERIOA
Empresa honek mundu erdiaren arropa ekoizten du eta milioiak irabazten ditu egunero. Denok dakigunez jabea Amancio Ortega izena duen Espainiar gizona da, bere enpresak denda multzu handi bat kontrolatzen du mundu osoan zehar eta oso ospetsuak dira gainera. Haien artean Zara, Bershka, Stradivarius, Pull and Bear, Mango etab dira. Honek globalizazioa sortzen du, jendeak arropa enpresa bakar bateri erosten dio eta denek arropa berdina erabiltzen dugu, kasu honetan modak ere eragina du. Ondorioz arropa denda txikiek kalteak jasan behar dituzte, enpresa handi honen prezioak komertzio txikietakoak baino baxuagoak direlako, geroz eta arropa denda txiki gutxiago ikus ditzazkegu, gehienak frankizia moduan daude jarrita.
Arropa produzitzerako orduan erabiltzen dituzten tinteek ingurumenarekiko kalteak dakartzala frogatuta dago, normalean herrialde txiroetan produzitzen dute arropa, herrialde aberatsetan saltzeko. Irabaziak handiak izateko langileei soldata txikiak ordaintzen dizkiete kindizio gogorretan lan egitearen truke: gaixotasunak arrapatu, ordu askoz lan egin...
Honelako enpresek ekonomian eragin handia dute zentzu askoretan, diru asko mugitzen dituzten enpresak direlako. Bertan lan egiten dituzten langile maila asko daude, arropa egiten dituztenetatik, kargu handiagoak dituztenak harte, hauen kontratua ezberdina izango da eta baita lan kondizioak ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.