DROGAK
Gaurko blog honetan gai interesgarri bat
aukeratzen saiatu naiz, droga hain zuzen. Droga, azken finean, gure gorputzeko
edozein zulotatik sartu dezakegun eta zenbait eragin izan ditzaken substantzia
bat da. Gure nerbio-sistemari eragin diezaioke eta adikzioan sar gaitezke
horrelakorik probatu ezkero.
Badira zenbait arrazoi drogak
hartzeko; erlaxatzeko, esnatzeko, hau da, bere funtzionamendua azkartzeko…
beste askok kuriositate hutsaren eraginez sartzen dira drogaren mundu honetan. Droga,
legala edo ilegala izan daiteke, legalaren adibide ezagun bat kafea da, berriz,
ilegalaren adibide bat marihuana. Horrelako substantzien eragina psikologikoak,
fisikoak edota sozialak ekartzen dizkizu.
Drogaren kontsumoa oso hedatuta egon
da eta jarraitzen du egoten mundu osoan zehar, bai legalak eta baita ilegalak
ere. Honek diru asko mugiarazten du, izugarrizko ekoizpen, merkataritza eta
kontsumoa egoteaz gain, esan dudan bezala, adiktiboak direnez, jendeak erosteko
behar hori ezin dutelako gainetik kendu eta etengabe erosten daudelako.
Diru gehiago irabazten dute droga
ilegalak saltzen dituztenek legalak saltzen dituzten enpresek baino. Saltzaile edo
substantzia horiek produzitzen dituztenen esku daudelako prezioak eta adikzioan
sartuta daudenek erosteko beharra dutenez, edozein prezioa ordaintzeko prest
egongo direlako beti. Honek, pobreziara eraman ditzake jendea eta diru zor
handiak edukitzera ere. Ondorioz, trafikazio
eta lapurketa gehiago ikusten da. Droga mundu honetan mugitzen den diruari, diru-beltza
deritzo, ez baitago enpresen kontrolpean eta estatuak ez duelako inolako
etekinik ateratzen.
Baina, zer gertatuko litzateke droga
gutiak legalizatuko balira?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.