Gaur, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna da. Ez dakit zehazki matxismoak ekonomiarekin zerikusia duen, baina hori izango da blog honetan hitz egingo dudan gaia.
Gaur egungo egoera ekonomikoa ez da eduki dezakegun hoberena, eta argi dago horrek denei eragiten digula. 2008.urtean krisi sakon batean sartu ginen, ziklo ezegonkorretan depresio hondoa ikutuz.
Hala ere, aurkaezina da gure lan-sisteman eta baldintzetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasuna. Errealitate bat da, gure gizarte honetan, 2017.urtean, XXI. mendean, emakumezkoek gizonezkoek baino %24 (hori da Espainiako media) gutxiago irabazten dutela, lanaldi ordu berdinengatik. Lotsagarriak iruditzen zaizkit benetan estadistika hauek.
Ondoren, eztabaidatu nahi dudan beste gai bat, lan-baldintzak dira. Aurreko egunean, teleberrian emakume batek enpresa bati denuntzia jarri ziola agertzen zen. Takoiak jartzera behartzen zuten, eta ez zuen onartu. Nire iritziz, egia da, (gaizki dagoen arren, itxura fisikoak ez luke ezertarako eragin behar) lan konkretu batzuetan, batez ere jendearekin edo publikoki aurpegiratuta egon behar bazara, aspektu fisiko ona eman behar duzula. Hau da, aseatua, eta zertxobait "elegante". Egoera hau ere gizonezkoetan aurkezten da, trajea jantzi behar dutela, etab., baina emakumezkoetan notorioagoa da, denean bezala. Adibidez, zuk ez duzu inoiz ikusiko H&M, Pull & Bear, edo horrelako edozein dendatan makilatuta ez dagoen dependientarik. Batzuk nahi dutelako makilatuko dira, baina ezagutu dira kasuak, esaterako, beraien buruzagiak neska haietako batzuei gutxiegi makilatuta daudela esatearena, edo hobeki esanda oso makilatuta joatera behartzea. Ez dakit zer irabazten duten horrekin. Aurreko blog batean dagoeneko eman nuen nire makilajearen buruzko iritzia, eta "arau" zentzugabe hauek, gizarte berak ezartzen dituenak, ez zaizkit batere ondo iruditzen.
Emakumeek gure eskubideengatik borrokatu behar dugu, bizitza zaila baldin bada, guk pixkatxo bat zailagoa izango dugu eta. Berdintasuna nahi dugu alderdi guztietan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.