2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena
PENTSAMENDU DESBERDINAK
Denok dakigu lanpostu bat mantentzeko zenbait arau errespetatu behar ditugula eta ez baditugu errespetatzen postua galtzeko arriskua dugula. Enpresa bakoitzak irizpide desberdinak ditu, baina badago bat unibertsala dena: errespetua. Errespetua, bai enpresarengain eta bai zerbitzua emandako jendearengan. Tamalez, egunero ikusten ditugu errespetu faltak, mota askotakoak, baina gaur horietako bat azalduko dut, niretzako benetan larria.
Komunikabideetan behin eta berriro agertzen den gaia politika da eta egunero ikusten dugu politikariek egiten dituzten diskurtsoak edo elkarrizketak. Askotan, beraien hitzak oso neurtuak izaten dira, badakitelako herriak bere iritzia emango duela. Suposatzen da herriaren ongizaterako egiten dutela lan eta errespetua erakutsi beharko lutekeela herriarengan.
Janusz Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarrak emakumeei buruz hitz batzuk esan zituen: "Ba al dakizue emakumeek Greziako Joko Olinpiarretan hartzen zuten lekua? Emakume greziar onena? Nik esango dizuet, 800.a izan zen. Ba al dakizu zenbait emakume daude lehen 100 xake-jokalarien artean? Nik esango dut: bat ere ez". Nik uste ez litezkeela onartu beharko horrelako errespetu faltak eta gutxiago kargu publiko bat duen batengan. Eurodiputatu poloniarrak, emakumeak ez garela gizonak bezain azkarrak adierazi zuen, eta gutxiago kobratu beharko genukeela. Noraino da onargarria bakoitzak bere ideologia errespetatzea? Argi dago espresatzeko eta gure iritzia emateko eskubide osoa dugula, baina beti ere errespetuz.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.