OPORRAK
Abenduaren
zubia gerturatzen ari da …
ETORRI
GUREKIN!
Abenduaren zubia
geroz eta gertuago dago eta horren ondorioz egun hauetan gure inguruan hainbat
bidai egiteko aukera eskaintzen ari diren iragarkiak entzuten ari gara, bai
telebistan, irratian, autobuseko geltokietan ...
Bidaiatzeko
konpainia guztiek eskaintza handia ematen digute edozein lekutara joateko egun
zoragarriak pasatzera; Nahiz eta egun gutxi izan, batzuk Europa bertan bidaiatzeko
aukera ematen digute eta beste batzuk, berriz, urrutiago joateko eskaintza ematen digute.
Gaur goizean bus
geltokian nengoela, buruari hainbat buelta eman dizkiot gai honi: Errealistak
izanez, bidai zoragarriak izan daitezke bai, horrelako bidaiak askotan
gustatzen zaizkigu egitea gauzak desberdinak ikusteko, kultura desberdinak
sentitzeko … baina esan beharra dago krisi
garai honetan familia askorentzat gastu ikaragarria dela. Gehienetan, publizitateak beharrak nahastea
eragiten digute, eta horren ondorioz bidai horiek 1.mailako beharrak direla
sentiarazten digute beraz esan daitekeena da azkenaldian luxua beharrekin gaizki
bereizten ditugula.
Modu berberean, normaltzat
hartu daiteke 9 urteko ume gehiengoak Euro Disneyland-ea bidaiatu izana?
Beste ikuspuntu
batetik ikusita kontsumo joera honek bere alde positiboa dauka, zeren eta
kontsumoari esker gure inguruko ekonomia-lanari bultzada ikaragarri bat ematen
ari zaio, hainbat lan postu sortzen ari da eta …
Esfortzu oso
handia egiten ari dira familiak, baina krisi garai hauetan normala ahal da
familia batzuek maileguak eskatzea bankuei horrelako gauzetarako?
INORK/EZERK EZ
NAHASTEA ; BESTE AUKERA BATZUK BADAUDE! Seguru nago, zure ingurunea begiratuz
toki eder bat baino gehiago egongo direla, zure zain, gozatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.