2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

LAN BALDINTZA TXARRAK

Krisia dela eta, enpresa askok aurrekontu txikiagoa dute lan baldintza onak eskeintzeko, horrek baldintzak okertzea eta tekonologia murriztea eragin du. Langile asko ez daude pozik egoera onekin, baina baldintza horiek onartzea beste aukerarik ez dute.

Mota guztietako kasuak daude, baina ohikoena lanaldiaren bikoitza edo hirukoitza egitea da egun batean, soldata berdina edo txikiagoa jasota. Langileek hainbeste ordu sartzeak, produktibitatea jaistea eta lehiakortasuna galtzea. Argi dago, langile hori hurrengo egunean ez dela motibatuta joango lanera eta produktibitatea jaitsi daiteke. Motibazio falta horrek lanerako interesa galtzea eragin dezake. Gainera, enpresak askok soldata izugarri murriztu dute azken urteetan, hori dela eta, jendeak ordu extra gehiago egin behar izan ditu.

Tamalez, badaude askoz kasu larriagoak, adibidez, atzerritik etorritako inmigrante askok jasotzen duten tratu txarra. Argi dago lana bilatzea ez dela erraza momentu hauetan, baina inmigranteentzat oraindik arazoa larriago da, asko eta asko engainatuta etortzen dira, lan on bat aurkitzeko asmoz, baina enpresak beraietaz aprobetsatzen dira gehienetan. Oso baldintza gogorretan lan egitera behartzen dituzte, ez baidute beste aukerarik, askotan inork egin nahi ez duen lana egin behar izaten dute, egunean ordu pila bat sartuz eta miseria bat irabaziz.

Emakumeak ere ez dute erraza, lan munduak ere gogor diskriminatzen ditu. Gizonezko batek lan ordu batean %17 gehiago irabazten du emakume batek baino. Baina hau ez da okerrena, kontratatzeko garaian enpresa gehienek gizonezkoak kontratatzen dituzte emakumeen aurretik, askok emakumeak arazo gehiegi ematen dutela arrazoitzen dute, haurdunaldiko baja ordaindu beharrak buruko mina eragiten die bati baino gehiagori. Beste ikerketa batek dio, bikotekidea dutenek edo ama direnek oraindik okerrago dutela lana aurkitzea.

Hauek adibide txiki batzuk dira, askoz gehiago daude eta zein baino zein okerragoak, tamalez egunero ikusten ditugun arazoak lan munduan ere islatuta daude. Enpresa edo lantegi guztietan ez dira ematen kasu hauek baino beste askotan bai eta begiak ireki baino ez dugu egin behar konturatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.