IRAGARKIAK:
Gaur egun, oso garatuta dago anuntzioen mundua. Telebista
piztu eta hogei minuturo gutxienez anuntzioak daude telebistako kate askotan.
Gainera anuntzio bera behin eta berriro errepikatzen da. Zein izan daiteke
horren helburua? Denak aspertzea eta telebista gutxiago ikustea?
Ez ordea. Haien helburua guri gauza berriak erostaraztea
da. Zergatik sortzen dituzte “cremas anti arrugas” eta horrelako produktuen
anuntzioak? Nahiz eta etxean beste krema bat izan, horrelako bat erostaraztea
da haien helburu eta ekonomia-eskasia izatea lortzen dute, hau da, guretzako
behar bat sortuko da baina jende askok ez du behar hori asetzeko nahiko
baliabide izango.
Kremen kasua aztertuko dugu baina horrelako kasu asko
daude bizitzan. Iragarkietan esaten dutena, ez da egia beti. Lehen beti Nivea
krema ematen zuten, baina gaur egun, denok anuntziotan iragartzen dutenaren
atzetik gabiltza eta ezin liteke krema batek aurpegiko zimurrak kentzea,
gehienez ekin egingo ditu baina desagertu ez. Horrelako produktuek, substantzia
kimiko gehiago izaten dituzte eta nahiz eta ez iragarri, ondorioak ekar
ditzakete. Arazoa bertan dago, komertzioari ez zaiola komeni produktuaren alde
txarrak publikora ateratzea, bestela erosleek ez dute erosiko eta gutxiago
ekoiztu beharko dute, beraz ekonomiaren erabaki hartzaileetako bat familiak
dira.
Beste kasu bat da, orain ari dena zabaltzen berria,
normalean erosten ditugun desodoranteak, zenbait produktu kimiko dituztela eta
zenbait jakintsuen ustetan honek minbiziak eragiten dituela besape inguruan.
Desodoranteak egiten dituen enpresari ez zaio komeni jendearen ahotara
zabaltzea, baina farmazia eta produktu naturalak saltzen diren dendei aldiz,
bai. Beraz, batzuentzat komenigarria dena, besteentzat ordea, ez.
Kremaren adibidera bueltatuz, garai batean, pertsona
batek soilik egiten zituen kremak, egun aldiz, pertsona batek baino gehiagok
egiten dute lana. Batzuk krema sortuko dute makina bitartez, besteek potoa, inguruko
kaxa, diseinua … ez da berdina krema
banan-banan egitea ala makina bidez sortzea. Bien arteko aldea erabilitako
ekoizpen-metodoan edo teknologian dago. Bietan lana eta kapitala
ekoizpen-baliabideak erabiltzen dira, baina faktore hori modu ezberdinean
erabiltzen da. Gaur egun denbora berdinean, produktu gehiago sortu daitezke,
beraz ekoizpena handiagoa izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.