BETI GEHIAGO...
Eta bai, beti dago gehiago. Dugunarekin nahikoa dugula uste dugunean... Ez! Hortxe dator daukadana baina produktu hobe bat, eta gainera saltzen hasi baino 10 hilabete lehenago adierazten didate nolakoa, zertarako etab. izango den. Hasieran, kasurik ez egiten saiatzen gara gehienok, baina bereala sortzen zaigu produktu berri horrek eratzen duen intriga. Pixkanaka, aurrezten hasten gara, eta konturatu baino lehen, produktu berria erosten dugu.
Enpresek, geroz eta gehiago erostera bultzatzen gaituzte, beren helburuetako bat beren diru sarrerak handitzea delako.
Kontsumismoa gora dijoa urteek aurrera egin ahala. Gehiago erosteko nahia sortzen digute enpresek eta batzuetan sortugabe ditugun beharrak ere sortzen dizkigute. Baina nola da posible hain errez gu, eros dezagun konbentzitzea? Bada iragarkiekin adibidez, leku guztietan daude: Telebistan, Kalean, Etxeko buzoietan... Konturatu gabe enpresek esandakoa edo esan nahi digutena barneratzen dugu eta produktua erosten amaitzen dugu. Baina ez dute zertan iragarkiak izan enpresek guregan eragina izan dezaten, eta horren oso adibide ona da dendena. Denda batera sartzeko gogo handiagoa sortzen digute eskaparate polit eta argitsuek, eta behin iada denda barruan gaudelarik, jartzen duten musika mota erosarazteko tekniketako bat da. Zentro komertzial guztiek, baliabide gehienak elkarrekin jarriz lortzen dutena, kontsumismoa bultzatzea da.
Gizartea kontsumismoan murgildurik dugu gaur egun, eta askotan, moda kontuengatik bakarrik erositako produktuak pilatzen ditugu etxean eta itxaroten egoten gara ea berriz moda hura noiz itzuliko, lehendik erositakoa, aprobetxatu ahal izateko. Gainera, kontsumismoa asko bultzatzen dutenak multinazionalak dira. Multinazionalak gehienetan marka oso ezagunak izaten dira herrialde guztietan, eta denok nahi izaten dugu marka jakin bateko prenda edo ondasunen bat.
Konturatzen garenerako dirua behar ez dugun gauzetan xahutzen dugu, eta hurrengo hilerako aurrezteko ahaleginak... Kaput! Desagertu egiten dira. Kontsumismoaren atzaparretaan ez erortzen saiatu behar genuke.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.