2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

ERRAUSTEGIA; OSASUNA ALA NEGOZIOA?

Udako oporrak hasi aurretik Diputazioak ezkutukeriaz bedeinkapen edo onarpen politikoa eman zion herritarren protesta artean Zubietako erraustegiaren proiektuari. Bertan eraiki nahi duten erraustegiak sortzen dituen kalteak eta guzti honen atzean dabiltzanei buruz hitz egingo dut idatzi honetan.

Errauskailua, zaborrak lehengai bihurtzen dituen industria arriskutsu eta kutsakorra da, eta zenbat eta zabor gehiago sortu negozioa handiagoa da. Materia organikoa erretzeko beharrezkoa baitu birzikla gai diren papera, kartoia, plastikoa....
Zaborraren murrizketa eta prebentziorako sortua da.
Egia da energiaren zati bat berreskuratzen dutela, baina horretarako behar den tenperatura lortzeko erregai fosilak erre behar dituzte, geroz eta gehiago birziklatu orduan eta erregai fosil gehiago beharko du. Gipuzkoa osoko zaborrak batetik bestera ehundaka kamioietan garraiatuz, gasoila gastatu, keak edo kutsadura alperrik sortu eta beterik ditugun errepideak oraindik gehiago beteko lirateke, istripuak areagotuz...
Hainbat zientzialariren ahotan entzun izan dugu bai gizonek eta bai emakumeek edozein kantzerrez hiltzeko posibilitate handiak dituztela errauskailuetatik edo hondakinen tratamendu arriskutsuetatik gertu bizi badira, zehazki, arrisku handiagoa daukate urdaileko, gibeleko, pleurako, giltzurruneko edo obarioetako tumoreak izateko.
Baina agerian utzi digute zenbait gaitan, zehazki diru asko mugitzen den gaietan, demokrazia onartezina dela alderdi politiko batzuentzat.Diputazioak errauste planta eraikitzeko eta kudeatzeko pribatizaziora joko zuela, kontratua 1500-2000 miloi € 35 urtetan izango zela eta benefizio enpresarial garbia %10,5ekoa izango zela iragarri zuenetik, Gipuzkoa multinazionalez eta haien atzean dauden banketxeez betetzen hasi zen.

Herritarrok, eduki beharko genuke aukeratzeko edo gure iritzia emateko eskubidea gure osasunarekin eta gure diruarekin jolasean ibiltzen jarduteko, baina hasteko, inork ez digu galdetu ea erraustegia nahi dugun ala ez. Are okerrago oraindik, Gipuzkoa eta Madrilgo gobernuek Usurbilgo Udala debekatu dute herriaren iritzia zein den galdetzea. Ez dute nahi herriak hitz egitea, zeren beldur izango dira negozio hau guztia dabilkiten lapur horiek?


_aneetxx

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.