Mediterraneoan geroz eta ezegonkortasun handiagoa dago, arazo arabiarrak hasi zirenetik, hala ere, beste herri batzuetan etekin turistiko eta ekonomikoak ateratzen dituzte.
Afrikako eta Ekialde Hurbileko segurtasun-gabeziak, turismoari kalte handia eragin dio, zoritxarrez eskualdeko industria nagusienetako bat da. Egipto, Tunez eta Libano, turisten jaitsiera izugarria nabaritu dute. Estatu Islamiarraren eta Siriako gerra zibilaren larrialdiak egoera honetara eraman du.
Islamiar inpaktua, herri bakoitzean desberdina izan arren, bidaia-antolatzaileek ez dute arriskatu nahi, beraz ez dute merkatu horietan apustu egiten. Bidai-agentziek ez dute beraien diru-sarrerak arriskuan jarri nahi, beraz ez dute helmuga turistiko bezala eskaintzen, horrek sorrarazten duen arazoa honako hau da; bidai gehienak, bidai agentzietan hartu egiten dira, edo ideiak hartu eta ondoren bakoitza bere kabuz sarean bilatu, baina agentziek helmuga turistiko ohiek saltzen ez badituzte, ez da ia inor joaten edo jende askoz gutxiago.

Berritxar hauek, Europako hainbat herrialdeko turismoaren hobekuntzan eragina izan du. Euoparrak Espainiako kostaldeetara joaten hasi dira, Egipto edo beste horrelako toki batera joan ordez. Baina baita ere, askok Cuba, Republika Dominicana etb… joaten hasi dira. Nahiz eta kalte handia izan herri ohietan,hots, Tunez, Libano etb... beste herri batzuk ekonomikoki hobetu ditu, esan bezala Cuba, Republika Dominicana etb…

Europa, egoera honi aurre egiteko irtenbideak bilatzen ari da, nahiz eta irtenbidea nahiko urrun egon, saiakuntza hori eskertzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.