GABONAK EUSKAL HERRIAN
Euskal Herrian beste hainbat lekuetan bezala “Gabon jaiak” oso data esanguratsu eta garrantzitsuak dira. Familia asko urte guztia elkar ikusi gabe egon ondoren elkartu egiten dira eguberri, urtezaharra eta egun garrantzitsu horiek denek batera ospatzeko. Bestalde gazte eta helduen gehiengoak gauean ateratzeko aprobetxatzen du, zerbait hartzera joateko, taberna barrutan orduak pasatzeko eta urte guztian jasandakoak ahazteko. Azkenik, guztioi gustatzen zaigu data hauetan opariak jasotzea, Olentzero edo Errege Magoak direla ere. Abenduaren 25ean edo urtarrilaren 6ean esnatu eta zuhaitz azpian opariak edukitzea eta horiek irekitzeko gogoa geroz eta ohikoago da, jada tradizio bilakatu da.
Data hauen ezaugarriak direla eta, duela hiru urte egindako ikerketa batean honako emaitza hauek atera ziren:
EAEko herritarren % 11,43k (160.525 pertsona inguruk) mailegu bat eskatuko du Gabonetako erosketak ordaindu ahal izateko, opariak, janaria, bidaiak etab.
Nafarroan ordea oraindik gehiagok, % 12,53k jo beharko dute finantziazio mota horretara baina hala ere Espainiako estatuan baina gutxiago da kasu horietan. Ikerketaren arabera Espainia mailan %12,9k eskatu beharko du mailegua, oso zifra altua dena.
Ikerketaren emaitzen arabera, kontsumitzaileek 671€ inguru kontsumitzen dituzte data hauetan gutxi gora behera. 264€ inguru hau da %39a opariak erosteko, 212€ edo %32a janarietarako (urtezaharreko afaria, eguberrietako bazkaria…) bestetik, 104€ inguru, %15a bidaiatzeko (askotan familiarekin elkartzeko, eskiatzera joateko edo besterik gabe oporrak kanpoan pasatzeko izan ohi dira arrazoi nagusiak). Azkenik 91€ edo %14a aisialdirako izaten da, data hauetan urtean zehar gutxi edo egiten ez diren gauzak egin ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.