2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

CYBER MONDAY

CYBER MONDAY


Astelehen Zibernetikoa (ingelesez, Cyber Monday) Thanksgiving Day edo Esker Oneko Egunaren ondorengo astelehenean ospatzen da. 

AEBtan du jatorria. Ostiral Beltza egunean AEBko saltokietan ilara eta jendetza zegoelaz ohartuta, astelehenean eskaintzak sarean egitea erabaki zuen Shop.org webguneak 2006an, eta harez geroztik, zabaldu egin zen Ameriketako Estatu Batuetan. Espainiako Estatuan oso denbora gutxi igaro da dendak ohitura honekin bat egin zutenetik baina aste hontako astelehenan martxan jarri zuten sareko denda gehienek.

Enpresek egun hau aprobetxatzen dute erosleei ziria sartzeko eta okerrena da gehienetan lortzen dutela gure inozentziarekin jolastea. Beraien trikimailu ohikoena zera da, produktu baten hasierako prezioa cyber monday-a baino egun batzuk lehenago igotzea, jakinda ez duela jende askok erosiko, baina beherapenak egiteko ordua iristerakoan hasierako prezioa baino garestiagoan saltzea, horrela irabaziak handituz. 
Hau jakinda, ez utzi enpresei zuri ziria sartzen eta izan zaitez zentzuduna.                                                                                              

estafas del cyber monday bilaketarekin bat datozen irudiak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.