2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

EUROPAKO EKONOMIA ERKIDEGOA (EEE) ESPAINIAKO MONOPOLIOEN AURKA

Monopolioa merkatu mota bat da, hain zuzen ere, enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa, eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer preziotan.
Enpresa monopolio batek, prezioa, kantitateak eta baldintzak ezartzeko ahalmena du. Gainera, enpresen eragina prezioetan erabatekoa da, desberdintze mailak ez du garrantzirik, lehiaren intentsitatea eta gardentasunik ez ditu, eta hesi handiak daude sartzeko eta ateratzeko.

Enagas, Espainiako gas garraio konpainia printzipala da, honen helburua Espainiako guztiek  gasa dugula ziurtatzea da. Eta, REE-a Espainiako elektrizitateaz arduratzen den konpainia, Espainiako leku guztietara elektrizitatea iristea du helburu nagusia. Honek, sistema elektrikoko operatzaile moduan jokatzen du Espainiako merkatu elektrikoan.

Resultado de imagen de enagas


Arazoa zen, bi hauek zirela Espainiako gas eta elektrizitateko hornitzaile bakarrak, hain zuzen ere, Espainiako gobernuaren legeak horrela izatea ahalegintzen zuelako. Eta ondorioz horrek monopolio bat balitz bezala jotzen zen.

Horregatik, 2016ko Irailean CEE (Comunidad Economica Europea) Bruselasetik, Espainiari Enagas eta REE konpainiak monopolio moduan jokatzen hari zirela ohartarazi zion. CEE-aren araudiak dio horrek ezin duela horrela izaten jarraitu, alegia, ez dutelako 2009an ezarritako arau ohikoetako zuzentaraua betetzen ari, eta horrelako jokaerak ekiditeko esan zion.


Resultado de imagen de instalaciones ree




MAIALEN UGALDE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.