2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

ETORKINAK EKONOMIAN



Badago jendea uste duena txinatarrek edo bestelako etorkinek lana kentzea datozela, prezio baxuzko eta kalitate gutxiko produktu eta zerbitzuak eskainiz. Seguruenik, askotan entzun dituzu honelako esaldiak: “Txina mundua bereganatu nahi duen herrialdea da” , “Txinatarrek mundua gobernatzeko egiten dute lan”, “ Hori txinako produktua da, beraz, kalitate txarra izango du”, izan ere, 2014ean egindako inkesta batek esaten duenez, Espainolen % 67a ziur dago etorkinak lana lapurtzera datozela. Ni, berriz, ez nago ados aurreko esaldietan aipatutako pentsaerekin..

Txinatarren adibidea hartuz, egia da txinatarren dendek prezio merkeak izaten dituztela eta horrek beste dendei konpetentzia ekartzen diela, izan ere, beste dendak bultzatzen ditu prezioak jaistera, gutxiago saltzea eta ondorioz, denda ixtea behartzea.barato bilaketarekin bat datozen irudiak

Baina, zergatik erabaki dute txinatarrek beste herrialdetan dendak irekitzea? Ba hain zuzen ere, nazkatuta daudelako ikusteaz nola beste herri batzuetan beraiek ekoitzitako produktuak haiei merke erosi eta beste herrialdeetan garesti saltzea,  irabazi handiak bereganatuz. Hau da, denbora luzean zehar, enpresa askok txinatar produktuak erosi eta inportatu dituzte (prezio baxuetan) gero beren herrialdeetan prezio altuetan saltzeko eta horrekin batera aberasteko. Egoera latz hori ikusita txinatar ugariek erabaki dute beste herrialde batzuetara immigratzea eta bertan haien negozioa sortzea, gure herrialdeetan irekitako dendak, bazarrak... adibidez.

Produktu horien kalitatea begiratuz, askotan bazar batzuetan erositako produktuak kalitate txarreko produktuak direla esaten da, beste denda batzuetako produktuak ere Txinan ekoitziak izan direla jakin gabe. Adibide argi bat arropa izango litzakete. Hain zuzen ere, Txinatarren arropa txartzat jotzen dugu, baina ez dugu kontuan hartzen, munduko arropa gehiena eta marka garestietako arropa gehiena Txinan, Vietnamen, Thailandian… eta beste hainbat herrialdeetan ekoizten dela: Zara, Comptoir des cotoniers...

Gainera, aipatu beharra da txinatar eta beste etorkin askok, hutsik dauden lokalak alokatzen dituztela beren negozioa sortzeko eta baita etxeak erosten edo alokatzen dituztela, beraz, alokairuak eta lokalen jabeei dirua ordaintzen diete eta, horretaz gain, zergak ordaintzen dituzte. Horrekin ondorioztatu dezakeguna da gure herrialdean ere dirua uzten dutela (alokairuan, kontratatutako langileen soldatetan…).

Amaitzeko, Txinatarrek (beste herrialdetakoek bezala) kalitate handiko eta txikiko produktuak ekoitzi egiten dituztela, baina arazoa da guk, gehienetan, kalitate ona eta salmenta prezio merkea nahi dugula eta hori aurkitzea oso zaila da.

calidad y precio bilaketarekin bat datozen irudiakropa de marca made in china bilaketarekin bat datozen irudiak







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.