2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

MODAREN ESPLOTAZIOA


Nondik dator janzten dugun arropa hori? Non izan da ekoitzia? Nork ekoitzi du? Zenbat irabazi du langileak  arropa hori egiteagatik? Arropa erosi baino lehen, askotan edo beti geure buruari egin behar genizkiokeen galderak dira, ez baitakigu zer istorio ezkutatzen duen arropa horrek.

Arropa erosteko ohikoak diren multinazionaletan erosi ohi dugun arropak, guganaino iritsi arte izan duen ibilbide luzea, ez da jakiten arropa erosterakoan. Europan kontsumitzen den arroparen %70a Asian ekoizten da batez ere, baina, Afrikako iparraldean eta Europako mendebaldean ere ekoizten dituzte. Beti ere ekonomikoki pobreen diren lurraldetan.  Ez da jakiten jostunek non lan egiten duten, deslokalizatuta egoten baitira normalean.

Ehungintza da dudarik gabe, soldatarik baxuenak jasotzen dituen sektorea. Erosten dugun 30 €-ko arropa bakoitzeko, arropa hori ekoitzi duenak 0,18 €-ko soldata jasotzen du. Gainera sektore hauetan lan egiten dutenen artean %70a umeak eta emakumeak dira eta horietako %80a adin txikikoak. Langile hauek ez dituzte sindikatuak izaten eta protestetara joz gero zigor handiak jasotzen dituzte. Iaz, Bangladeshen, soldata duinak eskatzeko protesta ugari egin zituzten, irabazten zutenarekin ez baitzuten bizitzeko nahikoa diru eskuratzen, baina, protesta horien ondorioz, langile askok kartzelan bukatu zuten.

Baina hau guztia ondoren, munduan bizi garen guztiok dugu janzteko beharra.Ordea, sistema kapitalistak bere interesek arabera baliatu du modaren eta ehungintzaren industria, benetako beharra eta ongizatea nahastuz. Kapitalismoak arropa erostea denbora pasa bihurtu du eta horrek arropa marka handiei jaten emanten die langile esplotazioa etab. ekarriaz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.