STARBUCKS DONOSTIA
Starbucks-a lehen aldiz Washingtonen irekitako kafetegi bat da nun kafe, batido, postreak eta modukoak prestatzen diren bertan hartu edo eramateko nahiz eta hasiera batean kafe aleak saltzen ziren eta bezero esklusiboentzat besterik ez zen. 1971ean irekitako kafetegiak arrakasta handia izan zuen eta gaur egun kafe konpainia handiena da diferentzia handiarekin. 24.000 lokal inguru ditu 70 estatu ezberdinetan kokatuak eta dagoeneko guregana ere iritsi da.
2017ko urtarrilaren 16an Donostiako lehenengo Starbucks-a ireki zen Antonio Garrido Starbucks-eko zuzendari eta Laura Puete marketineko zuzendariaren eskutik. Bilboko arrakasta ikusi ondoren Gipuzkoara ere ekarri nahi izan dute jada mundu guztian ezaguna den Washingtonen sortutako kafetegi katea.
Donostian kafetegi hau ireki izanak ekonomian eragin oso positiboa izan du izan ere diru asko inbestitu da hau aurrera ekartzeko. Antonio Garrido zuzendariak oso argi utzi du 475.000€ inbestitu direla Gipuzkoako lehen denda honetan.
Diru kantitate altu hori inbestitu izanaz gain kafetegiak hartzen duen eremua nahiko handia da (2 pisutan banatutako 241 metro karratu ditu, 40 eserlekurekin eta 100 metro karratuko terraza batekin nun 88 pertsona inguru sartzen diren). Hain leku handia denez zaila da norbait zerbait hartzeko aukera gabe geratzea eta gastu hori ez egitea eramateko edari eta postreak ere prestatzen dituztelako.
Bestalde Donostiako Starbaks-eko langile guztiak hemengoak, Donostian edo Euskal Herrian bizi direnak dira. Langabezian zeuden langile batzuei aukera eman zaie lan egin ahal izateko.
Arrakasta handia izan zuen eta du hemen ere, inaugurazio egunean 50 pertsona inguru zeuden ireki aurretik ilara egiten sartu ahal izateko eta lekurik gabe ez gelditzeko. Hortik aurrera ere ia egunero bete da, gehienbat kanpoko jendea datorrenean, jai egunetan adibidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.