2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

LANGABEZIA EUSKAL HERRIAN

Langabezia, ekonomiaren ikuspuntutik, lan-merkatuan gertatzen den gehiehizko lan-eskaintza da, edota lan-eskariaren urritasuna.
Langabezia %11ra igo da Euskal Herrian, egoera txarreko uda ondoren. Aurreko hiruhilean baino 3.900 pertsona gehiago daude lanik gabe. Kalkulatu da 162.700 lagun daudela langabezian Euskal Herrian. Horrenbestez, langabezia tasa %10,8tik %11ra igo da. Europako Batasuneko tasarik handienetakoa du Euskal Herriak. EBko kideen artean, Greziak (%20,1) eta Espainiak (%16,4) soilik dituzte langabe gehiago.
Bi lurralde populatuenetan igo da langabezia. INEren populazio aktiboaren inkestaren arabera, Bizkaian 5.400 lagun gehiago daude lanik gabe eta dagoeneko 73.200 dira. Ondorioz, Euskal Herriko %45 langabeak Bizkaian kokatzen dira. Gipuzkoan ere egoera ez da oso ona izan, 2.000 pertsona daude lanik gabe. Hala ere, Gipuzkoako egoera Bizkaiakoa baino nabarmen hobeagoa da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.