2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Merkatuaren oreka

Askotan aipatu dugu ekonomiako klasean merkatuaren oreka, eta horren ingurkan hitzegitea erbaki dut.
Merkatuan bat egiten dute erosleek eta saltzaileek, bakoitzak bere kontsumo-planak eta ekoizpen-planak dituela, dagozkien eskariaren eta eskaintzaren kurba eta guzti. Ondasunen eta zerbitzuen trukea gertatzeko, bi ekonomia-eragileek prezioa adostu behar dute. Hau da, merkatu honen osagarriak erosleak eta saltzaileak eta hauen harten aurrerago azalduko dizuedan oreka puntu batera iritsi beharko dira merkatua ondo funtzionatzeko.

Alde batetik, gehiegizko eskaria. Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu kantitatea handiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino. Horren ondorioz, kontsumitzaile asko geratuko dira ase gabe, eta horietako batzuk prest egongo dira ondasun jakin horrengaitik prezio handiagoa ordaintzeko. Egoera horretan, eskasia dagoenez, enpresek, etekin- espektatiba erakarrita, produktu kantitate handiagoa eskaintzen dute eta prezioa igotzen dute , asegabeko kontsumitzaileak prezio garestiagoan erosteko prest daudelako.

Gehiegizko eskaintza berriz, prezio jakin batean kontsumitzaileek eskatzen duten produktu kantitatea txikiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino, eta kontsumitzaile askok ez dute erosten. Egoera honetan berriz, produktu ugari dago, eta beraz, enpresek, ekoizpen osoa saltzen ez dutenez prezioa jaisten dute. Bestetik, enpresa batzuk prezioa jaitsi nahi ez badute merkatutik at gelditzen dira.

Bi ekonomia eragile hauek, une batean, bi kurbek elkar gurutzatuko dute puntu batean. Puntu hora oreka puntua esaten zaio. Eskatzaileak nariz eskaintzaileak gustura izango dira prezioarekin eta trukatutako kantitatearekin. Horren ondorioz, merkatu oreka izeneko puntuan egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpresen planek; beraz, trukea biak asetzeko modukoa izaten da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.