2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Krisia

KRISIA
Krisia pertsona, erakunde, gizarte eta oro har sistema batean, funtzionamendu egoki edo normalarekin bat ez datorren egoerari dagokio. Adiera zabalean, edonolako egoera larri bati ere krisi deritzo. Krisiak gertatzen diren arloak zein diren, krisi ekonomiko, krisi politikoak edo ingurumen krisiak izan daitezke, besteak beste. Pertsona baten bizitzaren kasuan krisi pertsonalak izan daitezke, familiarekiko harremanetan edo osasunari dagokionean esaterako.


Krisia eragin dezakeen faktore edo krisia gertatzen den aldi eta egoerari kritikoa dela esaten zaio. Gehienetan aurre ikus ezinezko eta uste gabeko faktoreek eragiten dute gehienetan, sistema batzuetan krisiak aldiro gertatzen direla ezaguna bada ere.

Krisiak berez egoera normaltasunera etorriz, erabaki egokiak hartu ondoren sistemaren funtzionamenduan edo bere antolamenduan aldaketak eraginez edo aurreko egoerarekiko erabateko haustura batez gerta daitezke. Horrela, sistema baten funtzionamenduari eragiten dioten krisiak bereizten dira alde batetik, egoera berrira egokituz gainditzen direnak; eta sistemaren egiturari berari eragiten diotenak bestetik, sistemaren mutazioz (iraultza batez, krisi politiko edo ekonomikoen kasuan, adibidez) burutzen direnak.
ekonomia bilaketarekin bat datozen irudiak
Nire ustez krisi mota ezberdin hauek mende eta momentu askotan ikusi direla esan dezakegu. Edozein motatako krisi hauek kontsekuentzia larriak ekartzen dituzte bai krisi politikoak, krisi ekonomiakoak edota krisi politikoak ere. Egoera ezta ona izaten eta aldaketa handiak eragiten dira.


Hainbat krisi egon dira adibidez hemen bertan hau da, Euskal Herrian gertaturiko garrantzitsuenetakoa Hego Euskal Herrian 1917ko krisia bizi izan zen. Izan ere, Espainiak Lehen Mundu Gerran neutral agertzeagatik bizkaitar burgesiak –batez ere banketxeek, labe garaiek eta ontziolek- irabazkin handiak lortu zituen gerran aritzen ziren bi taldeekin salerosketan ibiliz. Honekin batera bizigaien garestitzeak erdi-klasearen eta langileriaren bizi-baldintzak okertu zituen. Egoera honek abuztuko greba orokorrarekin bat egitera eraman zuen.

euskal herria bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.