Gaur egun mundu guztiak daki zer den krisia eta nola eragiten duen, izan ere orain, Espainian, krisi batetik atera berri gara edo ateratzen ari gara. 2008an hasi zen eta gaur egun arte iraun du, hamarkada bat gutxi gorabehera.
Hau, adierazle makroekonomiakoak guztiz aldatzearen ondorioz hasi zen. Espainiako krisiak munduko herrialde askotan eragina izan zuen, gehienbat herrialde garatuetan. Atzeraldi handia deituriko krisi batek eragin zien herrialde hauei eta krisialdi haueragin zuen gerakizunetako bat AEB-n izandako krisia izan zen. Espainiako krisi hau hasi zenean, Espainiak beste arazo batzuk garatu zituen, esate baterako, higiezinen sektorea. Guztien artean nabarmenena, langabeziaren hazkundea izan zen mugimendu sozialak sorraraziz.
Mugimendu garrantzitsuenetako bat 15-M izan zen. Egoera ekonomikoengatik sortu zen eta krisi finantzarioaren ondorioa izan zen. Krisi honetan eragina izan zuten beste arazo batzuk, familiari emandako kreditu txikia eta banku eta aurrezki kutxen ekintzaile txikiak izan ziren.
Gaur egun arte iraun du baina geroz eta urrunago gaude egoera guzti honetaz. Nire ustez, nahiz eta ekonomia ez dagoen 2008. urtean bezala, oraindik falta da krisi honetatik ateratzeko baina lortuko dugulakoan nago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.