2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

Kontabilitate mentalaren teoria

Richard H. Thaler ekonomialari estatubatuarra 2017ko ekonomiako nobel sariaren irabazlea izan zen, jokabidearen ekonomiari egindako ekarpenarengatik. Funtsean, psikologiako kontzeptuak erabili zituen finantza-aukeraketen prozesua aztertzeko. Arrazionaltasun mugatua, gizarte-lehentasunak eta autokontrol falta bezalako egoera psikologikoak erabili zituen hauen eragina finantza-aukeraketa prozesuetan azpimarratzeko.

Jokabidearen ekonomia gizarte mailako joera kognitibo eta emozionalen ikerketa zientifikoa da, erabaki ekonomikoak hobeto ulertzeko erabilia. Hau da, gizabanakoen eta gizarte osoaren emozioak aztertzen ditu aukeraketa edo erabaki ekonomiko bakoitzaren atzean dagoen arrazoia aztertzeko. Richard H. Thalerrek kontabilitate mentalaren teoria garatu zuen eta bertan sailkapen desberdinetan oinarritutako erabakiak hartzen ditugula adierazi zuen (denbora librea, hezkuntza, jarduera profesionala…), azalduz, jendeak erabaki ekonomikoetan planteamendua sinplifikatzen duela eta ondorioztatuz jendea erabaki horien atzean arrazionala ez dela. Adibidez, erabaki bat hartzeko orduan, sailkapen horretako adar bakarra aztertzen dugu, irudi orokorra ahaztuz.

Ekonomialari honek landutako beste kontzeptu bat Nudging-a da. Bultzatze metodo gisa itzuli genezake; hau da, gizartea epe luzerako onuragarria izango den aukeraketa bat egitera bultzatu. Adibidez, supermerkatu batean produktuak erosleek hartzeko erraz dagoen apal batean jartzeak, erosleak produktu horiek erostera bultzatuko du, produktuen salmenta areagotuz. Gizakiak definizioz ibilbide errazena aukeratzeko joera du, ez egokiena. Laburtuz, pertsona orok finantza-erabakiak onura edo eragina nola egingo dien behatuz hartzen ditu, gainontzeko aukera eta ondorioak kontuan hartu gabe. Thalerrek guztiok daukagun sen natural bat hitzez azaldu zuen, nobel saria irabazi zuen teoria ekonomikoa garatuz.


1 iruzkin:

  1. Egia da, ekonomiak psikologiako kontzeptuak ditu oinarri, eta asko enpresek gure psikoloia nahasten saiatzen dira gure kontsumoa kontrolatzeko. Oso artikulu ona eta interesgarria!

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.