Espainiako etxebizitzak edonork eduki beharko lituzkeen sarbideak dira, hau da, suposatzen da gizakiaren eskubideetako bat dela hori izatearen aukera. Halere, merkatura ateratzeko salerosketa dela ere esaten dute.
Gaiaren inguruan hausnarketak egin dira, baina zein ikuspuntuk izango ote du arrazoia?
Urte askoz negozio gisa baliatzea izan zen 2007ean gertatutako `boom´-aren arduraduna. Hori dela eta, finantzia eta inmobilaria krisi nabarmenetako bat sortu zelako. Ondorio gisa, jendearen langabezia nabarmenduz. Baina zergatik? Horrek aldaketa ugariak ekarri zituelako gizarteko ekonomian:
Esaterako, hainbat enpresetako lan postuetan murrizketa bat egin zuten, etekinak mantenduz diru gehiago ez galtzeko. Haiek normalean haien etxeetatik kanpo bukatzen zuten, ordea. Izan ere, lana ez izatean ez zuten etxea ordaintzeko dirurik.
Hortaz, bizitzeko eskubidea alde batera utziz, merkatuan plazaratzeagatik Espainiako gizartera arazo sinestezinak ekarri zituzten. Esandako guztiaren arabera hori ekiditeko bide bakarra guztiz kontrakoa egitea dela esango nuke: denok dugun eskubidea izan beharko zen etxe bat izatea eta ez botere handikoen negozio bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.