2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

ZER DA EZKUTUKO EKONOMIA? ZER EFEKTU DITU?


 ZER DA EZKUTUKO EKONOMIA? ZE EFEKTU DITU?


Denek dakigu zer den dirua ez aitortzea. Baina zer ekartzen du horrek? Zer ondorio sortzen ditu? Galdera horiek guztiak erantzuten dituena ezkutuko ekonomia da. Ezkutuko ekonomia, herrialde batean zirkulatzen duen diru beltzaren (pertsona batek ordaindu beharreko zergak ogasun publikoari aitortzen ez zaizkionean) bolumen totala da. Hau da, ezkutuko ekonomia, ekonomia informalaren eta legez kanpoko ekonomiaren arteko batura da. Eta beste hainbat izenez ere ezaguna da: ekonomia murgildua, irregularra, beltza, lurpekoa...

Ezkutuko ekonomiak suposatzen du aktibitate batzuk egitea non enpresa batek... herrialde bateko zergak ez dituen ordainduko. Beraz, bere aktibitatea merkeagoa aterako da. Gainera konpetentzia ilegal bat sortzen da beste enpresa batzuekiko, eta beste enpresa horien  aktibitate ekonomikoa iruzurrik gabekoa izan liteke. 

Ezkutuko ekonomiak bi eremu abarkatzen ditu: Batetik, ekonomia ilegala, hau da, galarazita dagoen merkatua, esate baterako, droga trafikoa edo arma trafikoa. Eta bestetik, ekonomia informala edo irregularra, hau da, transkazio batzuk legalak izanik, ez direnak aitortzen. Eta aitortzen ez diren transakzio horietan dago delitua. 

Eta noski, herrialde bateko jarduera ekonomiko ilegalak, BPG (Barne Produktu Gordina) -ren bidez neurtzen dira. BPG, herrialde batean, denboraldi batean (normalean urtebete) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtuta.  Ekonomia hau ez da sartzen Barne Produktu Gordinaren barnean, ekonomia murgildu hau jarduera ekonomiko ilegal bat da, zein ez den aitortua izaten eta ondorioz gobernuak ez du kontrolatzen. 

Zergatik sortzen da ekonomia irregular hau? Ekonomia irregular hau gertatzen da, ekonomiak, aktibitate enpresarial jakin baten garapen ekonomikoa oztopatzen duenean. Oztopo hau hiru arrazio nagusirengatik gertatzen da. Batetik, presio fiskala ekiditeko asmoa, bestetik, Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestea eta azkenik, langileen eskubideen defentsako araudi laboralak aplikatzeari muzin egitea. 

Baino, efektu batzuk ere baditu. Ekonomia mota honek arazo asko sortzen dizkio estatuari, izan ere, zergen bilketa murrizten du eta jarduera ekonomiko ilegalen aurka borroka zailtzen du. Horrez gain, nola enpresek ez dituzten zergak ordaintzen, lan iruzurra sortuko da eta iruzur hau sortzen da, enpresa bateko nagusi batek iruzurra egiten duenean bere langileen aurka. Ildo beretik, ezkutuko ekonomiak hainbat industriari kanporatzen ditu, industria horiek ezin dutelako lehiatu operazio ilegalatako kostu baxuekin. Baita ere, gobernuak diru-sarrerak galtzen ditu. 

Hala eta guztiz ere, badaude hainbat baliabide ekonomia hau murriztu eta ezabatzeko. Lehenik, banku iruzurrari aurka egitea, bestetik, paradisu fiskalak ezabatzea. Beste baliabide bat, balio handiko bileteak ezabatzea da, baita ere ordaintzeko limite bat jartzearen bitartez, dirua efektiboki ordaintzeako aukera  ezabatzea. Eta azkenik, herrialde batzuetan herritarren harteko lankidetzea sustatzen dute horrelako ekonomiak detektatzeko eta ondorioz, detektatzen duteni sari bat ematen diete. 


BIBLIOGRAFIA:

- https://eu.wikipedia.org/wiki/Diru_beltz

-https://www.expansion.com/economia-para-todos/impuestos/que-es-la-economia-sumergida.html

-https://www.google.com/search?q=que+es+fraude+laboral&rlz=1CAKVPC_enES906&oq=que+es+fraude+laboral&aqs=chrome..69i57j0i22i30l3.5008j1j7&sourceid=chrome&ie=UTF-8

-https://es.wikipedia.org/wiki/Econom%C3%ADa_sumergida

https://www.elblogsalmon.com/economia/economia-sumergida-su-papel-mundo#:~:text=La%20econom%C3%ADa%20sumergida%20surge%20cuando,principalmente%20por%20tres%20motivos%20esenciales.

-https://protecciondatos-lopd.com/empresas/economia-sumergida/#Economia_sumergida_dinero_negro_y_blanqueo_de_capitales





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.