2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Lehen Mundu Gerraren ondorio ekonomikoak:

                        LEHEN MUNDU GERRAREN ONDORIO EKONOMIKOAK:


Gerrak mundu osoko ekonomia kaltetu eta aldarazi zuen:

  • Europako herrien arteko finantza eta merkataritza mugimendua erabat eten zituen. 
  • Estatu Batuek, baina baita Japoniak ere, ordu arte Britainia Handia, Frantzia eta Alemaniaren esku egon ziren merkatuak berenganatu zituzten. 
  • Herrialde txikiago batzuk gerran neutral izan ziren (Herbehereak, Espainia, Suitza, NorvegiaSuediaArgentinaUruguai, etab.) eta herri industrializatu handien ekoizpenaren beheraldiaz baliatu ziren inportazioak aldatu eta beren industriaren berriztatzea bultzatzeko. 
  • Nekazaritza, bestalde, munduko periferia osoan hazi zen urteotan, Europako inportazioen eraginez. 
  • Finantzen alorrean, Londresek eta Parisek galdu egin zuten munduko nagusitasuna, eta New Yorkek eta Genevak hartu zuten.
Gerra ondoko ekonomia ere hausturaren eraginpean geratu zen:
  • Europako erdialdeko mugen apurtzearekin (batez ere Austria-Hungariaren kasuan), eta ipini ziren zigor-ordainketak zirela-eta, lur jota geratu ziren ekonomiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.