HEGO EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEK MOBILIZAZIOEI EUSTEN DIETE
Milaka penstiodunek manifestazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta 30 bat udalerritan
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduek manifestazioak egin dituzte lau hirirburuetan. Bilbon protesta 12:00ak aldera hasi da Moyua plazatik abiatuta, manifestazioa udaletxearen aurrean bukatu egin da. "Borrokari esker" pentsio sistema publikoaren inguruko gezur handiak agerian utzi dituzte pentsiodunek, goraipatu denez.
Gainera, 1800 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute berriz ere, baita bizitza kostuaren arabera automatikoki pentsioen balioa handitzea, 1200 euroko gutxieneko soldata eskatu dute baita ere. Mugimenduko bozeramialeak, Jon Fano esan duenez "pentsioen panorama oso kezkagarria da eta pandemia neurri seriorik ez hartzeko aitzakia bezala erabiltzen ari dira".
Pentsioen arazoak ez die bakarrik egungu pentsiodunei eragiten, baizik eta datozen belaunaldiei ere, beraz borroka honi jende gehiago batzea garrantzitsua da.
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7841418/hego-euskal-herriko-milaka-pentsiodunek-mobilizazioei-eusten-diete/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.