Urte gutxiren buruan digitalizazioa hazten joan da, eta are gehiago gaur egun bizi dugun egoera honetan. Horiek horrela, konfinamenduak establezimendu fisikoen itxierak edo urrutitik lan egiteko beharrak,enpresek teknologia garapenak egitea eragin dute. Horregatik, esaten da 60 eguneko konfinamendu horretan teknologiak 6 urteko garapena izan zuela.
Pandemia mundial honek lan egiteko moduak aldatu ditu. Adibidez, irakasleak koronabirusaren ondorioz klaseak bideodeien bidez egiten ziren eta kontrolak paperean izan beharrean digitalki egiten ziren. Are gehiago, entrenatzaileak, entrenamendu birtualak eskaintzen zizikieten haien publikoari, psikologoak hitzorduak bideodeien bidez ematen zituzten eta ,oro har, enpresek inoiz baino gehiago erabili behar izan dituzte plataforma digitalak beren langile eta bezeroekin harremanetan egoteko.
Baina egokitzeko edo digitalizatzeko modu horrek zenbait tresna ere behar ditu, hala nola, web-orri bat. GoDaddyk egindako ikerketa batean, ikertu dute, enpresen% 48-ak baino ez duela webgune bat, nahiz eta kontsumitzaileen% 98-ak uste duen ezinbestekoa dela webgune bat izatea. Covid-19k irauten duen bitartean, "Web orri bat izatea eta online bidez saltzen hastea onuragarria izan daiteke enpresentzat", azpimarratu du Lola Puertas GoDaddy-ko zuzendari nagusiak, eta "webgunerik gabeko enpresa batek salmenten% 25a gal dezakela", gehitu du. Baita ere, publizitatea bezalako komunikabide sozialak erabiltzeak on line produktuak eta zerbitzuak erosteko eta saltzeko jardueretan lagundu dezake.
Laburbilduz, digitalizazioak gure egunerokotasuna errazagoa izatea laguntzen du. Pandemia honen ondorioz, izan daiteke langile eta enpresa askok izapide fisiko batzuk bertan behera uztea eta jarduera digitalera pasatzea hurrengo urteetan. Izan ere, enpresa askorentzat pandemian zehar haien dendak itxi behar izatea eta teknologia garapenak egitea, eragin du, enpresek aukera bat izatea denbora laburragoan haien helburu guztiak lortu ahal izatea. Enpresen jarduerak digitalizatzea, kostuak murrizten ditu. Esate baterako, digitalizatutako negozio batean, adibidez, prozesuari buruzko informazio guztiak hodeira denbora errealean igotzen dira, eta, horri esker, denbora gutxiago behar izaten da datu guztiak gordetzeko. Baita ere, prozesuak digitalizatzean, enpresa produktiboagoa izatea eta salmentak handitzea eragiten du.
Enpresen transformazio digitala egiteko pausoak, arazoak eta gomendioak aurki daitezke.
https://www.viewpoint.es/2020/04/03/la-importancia-de-la-digitalizacion-en-tiempos-de-coronavirus/
https://www.tendencias.kpmg.es/caras-nueva-realidad-post-covid-19/transformacion-digital-y-tecnologica-el-gran-imperativo-de-la-covid-19/
https://www.channelpartner.es/negocios/noticias/1120286002202/pandemia-adelanta-seis-anos-proceso-de-digitalizacion.1.html
https://www.optimasuite.com/beneficios-digitalizar-empresa/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.