Apostu Etxeak eta Konfinamendua
Zer den Apostu etxe bat guztiak dakigu. Askotan ikusi izan ditugu hauen iragarkiak, webgunetan, kalean, badaude ere, kirol taldeak hauengatik patrozinatuak. Betidanik egon izan da apostuen negozioa eta beraz, apostu etxeak, kiroleen munduan batez ere. Egia da, azkenaldian indar edo popularitate handia lortu egin dutela baina ala ere, konfinamenduak hauen gan eragin handia izan zuen.
Lehen esan bezala, apostu etxeak betidanik izan diren zerbait dira. Zihur nago guztiei ezagunak egiten zaizkigutela Bwin, bet365, 888sport... bezalako apostu etxeak edo gutxienez hauen inguruan zerbait entzun dugu noizbait. Geroz eta errazagoa da apostuen munduan sartzea, batez ere, azkeen urtetako aurrerapen teknologikoei esker. Gaur egun, edozeinek mugikorrarekin erraz egin dezake apostu bat, aplikazio edo webgune baten bitartez eta geroz eta gehiago daude. Fama handi lortu dute, jende gaztearen artean ere bai, dirua lortzeko modu erreza dirudi eta.
Nahiz eta milaka iragarki eta abisu ikusi edo entzun hauek erabiltzearen arriskuen inguruan, adikzioren inguruan, errealitatea da, geroz eta jende gehiago erabiltzen dituztela apostu etxeak. Baina, konfinamenduagatik hauek eragindutak ikusi ziren. Hasiera batean, konfinamenduko lehen 3 astetan, apostu etxeen erabiltzaileak %58 bat igo ziren, etxean egotearen ondorioz eta kirola eta telebista gehiago kontsumitzeagatik. Dena ondo enpresa horientzat, bana egia da hori aldatu egin zela. Jendea apostu etxeak ordezkatzen hasi ziren, online jolasengatik. Horren ondorioz, kirol apostuen merkatua jeitsi egin zen eta online jolasena %17 bat igo.
Ala ere, argi dagoena da, apostu etxeak negozio bat izaten jarraituko dutela eta seguraski indarra berriz ere lortuko dutela. Azkenean, beti egon izan den zerbait da eta jendeak kirola bizitzeko erabiltzen duten modu bat da, ohitura bat bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.