2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Laboral Kutxak % 36,5 irabazi gutxiago

 

Laboral Kutxak % 36,5 irabazi gutxiago


Laboral Kutxak 87 milioi euroko irabaziak izan ditu 2020an, 2019ko datuekin alderatuta % 36,5eko jeitsiera izan du, pandemiaren ondorio kaltegarriak aurreratzeko 65,7 milioi euroko hornidura egin ostean.


Kreditu-kooperatibak adierazi duenez, inguruneko larritasunarekin, 2020ko ekitaldia ixtea lortu du. Honek guztiak baliabideak sortzea ekarri du, eta, horri esker, Covid-19 aparteko hornidura 65,7 milioi eurokoa izan da. Kreditu-kooperatibak azaldu duenez, finantza-posizio nabarmena eta aseguru-negozio finkatua ditu, eta horrek datozen ekitaldietan oinarri sendoa finkatzen du.


Covid-19ari aurre egiteko ezohiko hornidura kenduz gero, % 7,75eraino igoko litzateke. Hortaz, kreditu-kooperatiba arlo horretako entitaterik onenen artean dagoela adierazi du.


Laboral Kutxak azpimarratu duenez, pandemiaren agerpenak are gehiago estresatu du emaitza errepikariak lortzeko ahalmena, izan ere, oso baldintzatuta dago. Laboral Kutxaren kasuan, bankuen ohiko marjinen bilakaera positiboa izan da. Interes-marjina 254,6 milioikoa izan da, eta % 1,89ko hazkundea izan du. Marjina gordina 410,36 milioira iritsi da, eta urte arteko hazkundea % 1,25ekoa izan da. Negozio-marjinen bilakaera onak konpentsatu egin du Laboral Kutxak finantza-sistemaren egonkortasunari egindako ekarpena.


Gastuen atalean, entitateak % 3,43 behera 2019ko datuekin alderatuta, eta 232,6 milioira iritsi da. 103,1 milioi euroko mozkin kontsolidatuari 15,7 milioiko karga fiskala deskontatu ostean, mozkin garbia 87,4 milioi eurokoa utzi du. 2019ko datuekin alderatuta, % 36,5eko jaitsiera izan du.


Laboral Kutxaren arabera, krisia gorabehera, berankortasun indizeak "ez du narriadura zantzurik" eta % 3,31n dago, "bankuen sektorearen % 4,5aren azpitik".


Azkenik, erakundeak zuhurtzia handiz jokatzea erabaki du, eta enpresek eta familiek krisia ordaindu gabe gainditu ahal izateko ezarritako neurriek hilabete hauetan izan duten berankortasuna handitu egingo dela ikusita, 65,7 milioi euroko hornidura berezia aurreratzea erabaki du, etorkizuneko ondorio ekonomiko kaltegarriak aurreikusteko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.