Lehen Mundu gerra eta gero egon zen itun bat izan zen. Lehen Mundu gerra garairako egondako gogorrena izan zen, izan ere, armadak asko handitu ziren eta armamentuen modernizazioa eman zen. Gerran egondako suntsiketak eta arazoak konpontzeko sortu zen Versaileseko ituna, horretan zigortu ziren gerrako galtzaileak.
Gerra bi blokeetan banatu zen, alde batetik, Entente hirukoitza zegoen, Errusiak, Frantziak eta Erresuma batuak osatzen zuten. Bestetik, Aliantza hirukoitza, Alemaniak, Autro-hungariak eta Italiak osatzen zuten hau. Gerra aurrera joan ahala hainbat aldaketa egon ziren, adibidez, Errusiaren irteera gerratik edo Estatu batuen sarrera gerran. Dena den, aldaketa guztiak beti ziren onuragarriak entente hirukoitzarena eta gerra irabazi zuten.
Versailleseko itunean hainbat itun sinatu zituzten eta gerrako galtzaileei behartu zieten itunak sinatzera. Itun ohiek helburu horrekin sortu ziren, herri ohiek ahultzeko helburuarekin. Horren ondorioz, galtzaileek armada murriztu behar izan zuten eta armak, itsasontziak eta gerrarako baliagarriak ziren bestelako tresnak irabazleei eman behar izan zieten, ondorio ekonomiko larriak utziz herrialde haietan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.