TASA ARROSA
Guztiok dauzkagu hainbat behar gure
bizitzan, gehienetan ez dira guztiz berdinak izango, baina badaude premia batzuk
funtsezkoak direla guztiontzat, hala nola, ura, oxigenoa, arropa, janaria... Hauek oso
oinarrizko beharrak direla esan dezakegu, baina badaude beste hainbat funtsezkoak bezala hartzen ditugunak, higienea esate baterako. Bestetik, gizonak eta emakumeak ez ditugu produktu berdinak erabiltzen, neskek krema eta txanpu ezberdinak erabiltzen dituzte gizonekiko.
Baina, badaude produktu batzuk non erabilitako materiala berdina den gizon-emakumeen artean, eta kolorea soilik aldatzen dena, adibidez aitzurra. Nahiz eta berdinak izan, nesken produktuei tasa txiki edo handi bat gehitzen zaie, horri tasa arrosa deritzo. Tasa arrosa produktu askotan ematen da, baina gehienbat teknologian, umeen jostailuetan eta higienean gertatzen da.
Honi buruz, hainbat liskar eta greba sortu dira. Hauetan, beharrezkoak diren produktuei tasa arrosa kentzea eskatzen zen, adibidez emakumeek hilerokoa dutelako tanpoiak behar izaten dituzte. Horrelako gauzetarako tasa kentzea eskatzen zuten bertan.
Liskar horien ondorioz, gobernuak tasa mota hau kenduko die hainbat produktuei. Bestetik, %10 duten beharrezko
produktuak %4ko Beza-edukitzera pasako dira. Honen arrazoietako bat, beharrezko produktuak direla da.
INFORMAZIOA:
https://www.consumer.es/eu/economia-domestica-eu/tasa-arrosa-zerga-iheskorra.html
https://www.lavanguardia.com/economia/20181004/452167607437/tampones-compresas-iva-precio-tasa-rosa.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.