EKONOMIA ZENTRALIZATUA
Ekonomia zentralizatua aberastasunak ekoizteko, kontsumitzeko eta banatzeko modu bat da, non ekoizpen faktoreak estatuaren esku dauden. Merkatu ekonomiaren kontrakoa dela esan dezakegu.
Ekonomia sistema honetan, prezioak finkatzen dituena estatua da, hau da, zeinentzako eta zenbateko kantitatean produzitu estatuak erabakitzen du nagusiki. Bere helburuak gizarte ekitatea eta aberastasunaren berdintasunezko banaketa dira. Inork ez dauka jabetza pribaturik. Sistema hau teoria marxistan oinarrituta dago. Bere helburua gobernuak dena kontrolatzea eta gizarte berdintasuna areagotzea eta bidezkoagoa izatea zen.
Horrelako ekonomia sistemaren bidez abantaila ugari eskura ditzazkegu.
Nagusiki berdintasun sozial eta diruaren banaketa orekatuago bat dago, hau da, herritar guztiek lehen mailako beharrak asetutak dituzte, eta ez da inor kondizio txarretan biziko edo gosez hilko. Bigarren mailako behar asko asetzeko beharrezkoak ere gobernuak ematen dizkie. Adibidez: Etxebizitza bana, arropa, elikagaiak, kotxe bat, etb.
Ekonomia sistema honek desabantailak ere baditu, noski.
Esate baterako, arropa denda, supermerkatu eta dena delakoetan salduko denaren erabakia gobernuak hartzen du. Beraiek erabakiko dute ze arropa salduko den, ze markakoa eta ze preziotan. Horrek askatasuna asko mugatzen du, dagoena erosi beharko dute eta ez dago bariedade asko. Gainera, gobernuak, erabaki horiek lehenago egiten ditu ( urte batean hurrengo urterako produktuak aukeratzen ditu), beraz, batzuetan erabakitako produktuak ez dituzte herritarren beharrak guztiz asetzen.
Lehen aipatu dudan bezala, sistema honetan ez dago askatasun asko. Guztiek berdintasun eta estatuz sozial berbera dute, beraz, norbaitek 5 seme- alaba baditu eta beste batek berriz ezta bat, etxebizitza berbera edukiko dute.
Egia esan, ez dago merkatu-ekonomia edo ekonomia erabat zentralizatua duen herrialderik, baizik eta bien arteko konbinazio bat, maila handiagoan edo txikiagoan. Horri "ekonomia mixtoa" esaten zaio.
ITURRIAK:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.