Gaur egungo gizarte problematika garrantzitsuenetako bat da gure inguruan geroz eta aldi ugariagoetan ematen ari den egoera bat delako. Albistegietan ugaritzen ari dira lanean aritzen diren bitartean dauden hildakoen kopurua eta gehiengoa subkontratazioan daudenak.
Aipatzekoa da, subkontratazioan lan egiteak askotan zure lan-baldintzak kaskarrak izatea eragiten du. Azken finean, subkontratazioaren benetazko definizioa enpresa baten proiektua beste enpresa batengatik erosia izatea eta honen langileak proiektua egitea soldata eta lan-baldintza okerragoekin. Honen adibide da kutxak behin atera zuen proiektua. Kutxak bere proiektua IBM-ri, honek aldi berean Ibermatikari, Ibermatikak Servimatikari saldu zion proiektua eta azkenik Servimatikak Gupost-eri. Azkenean, Gupost zen langile espezializatuak jarri behar zituenak Kutxaren proiektua egiteko baina sgainbegirailea Servimatikak ezartzen zuen. Guposteko hauek, soldata murritzagoak jasotzen zituzten Servimatikakoak baino. Eta horrelako mila adibide daude.
Niri ez zait guztiz egokia iruditzen kontratazio modelo hau baina soldata minimo eta lan-baldintza minimo bat errespetatzen den bitartean errespetagarria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.