TULIPOMANIA
Tulipanen krisia historia modernoko lehen burbuila ekonomiko handia izan zen eta arazo horri "tulipomania" deitu zioten.
XVII. mendeko 30. hamarkadan gertatu zen, Holandesen oparotasun handiko garai batean. Lau urtean, tulipanen balioa 100ez biderkatu zuten, eta, ondorioz, krisi ekonomiko larria sortu zen.
Mende hartan loreak aberastasun ostearen ikur bihurtu ziren Europa erdialdean. Eta lore hauen artean, tulipana zen aberastasun adierazgarririk handiena, bere erraboiletako batzuetan agertzen ziren aldakuntza esplikaezinei esker, erraboiltxo koloretsu eta errepikaezinak sortuz.
Jendeak etengabe erosten zituen tulipanak, eta azkenean, saltzaileek prezioak igotzeko aprobetsatu zuten, noski.
Tulipan erraboil bakar bat erraz sal zitekeen 1.000 florinen truke, herbeheretar baten urteko batez besteko soldata 150 florinekoa zen bitartean, hau da, tulipan erraboil bat erosteko ia 10 urtean irabazitako soldata behar duzu, exagerazio hutsa...
Mundu guztiak nahi zuen tulipanetan inbertitu, beti goranzko merkatua zen, inork ezin zuen galdu. Jendeak bere lanak utzi ere egin zituen tulipanak landatzeko. Holandako ekonomia oso ondo zegoen, guztiak lana zuten, diru- sarrera mordoak,...
Baina, guztiok dakigun bezala, zoriontasuna eta ekonomia gorenena ez da betirako.
Krisia 1637an lehertu zen, tulipanen prezioa erortzen hasi zenean.
Puntu honetan, mundu guztiak tulipanen erraboilak desegin nahi zituen, eta honek herrialde osoan porrotak eta izua eragin zituen, porrotak Holandako ekonomia osoa suntsitu zuen.
Gaur egun, holandako tulipanaren merkatua merkatu arautua, eraginkorra eta oso emankorra da Herbehereentzat, historikoki eztabaidagarria izan den lorearen munduko ekoizpenaren% 80 metatuz.
ITURRIAK:
https://www.bbva.com/es/tulipomania-primera-burbuja-economica-historia/
https://economipedia.com/definiciones/tulipomania-la-crisis-de-los-tulipanes.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.