Emakumezkoen futbola
Asko hitz egin da gai honi buruz, emakumezkoen futbolari buruz. Jende asko iritzi ezberdinak ditu honen inguruan; batzuei ez zaie ondo iruditzen emakumeek diru kantitate gutxiago lortzea, gizonezkoak baino, beste batzuk berriz, pentsatzen dute emakumeek ez dutela futbolerako balio eta normala dela emakumeak diru gutxiago lortzea gizonak baino.
Bankiako blog batek, konparazioa egiten du futbol jolasten duten emakumeen eta gizonen artean; nabarmen handi bat dago. Adibide on bat izan daiteke, Leo Messi eta Cristiano Ronaldo-k irabazten duten dirua konparatuta Ada Hegerberg irabazten duen diruarekin. Leo Messiren estimazioa 130millioi eurokoa da eta Cristiano Ronaldorena 113milioietakoa da, Ada Hegerberg-ek Leo Messi-k egun batean irabazten duena, berak urtebetean irabazten du, gutxi gorabehera 400.000€ urtean irabazten ditu.
AEF sindikatuak (Espainiako Futbolari Elkartea) egin duen ikerketaren arabera, eliteko emakumezkoen futbolean %49ak ez du soldatarik jasotzen, eta hautematen duten jokalarien %31ren kasuan, ez da 500 eurotara iristen.
Beste blog batzuk, esaten dute jokalari guztiak soldata bat daukatela, beraz zer informazioari egin behar diogu kaso? Kasu batzuetan informazioa ez da egia, baina posible al da emakume jokalari gehienak soldata bat ez izatea?
Eztabaidaezina da, emakumeak gizonezkoak baino soldata urriagoa daukatela, baina ez bakarrik furbolean, baizik eta, beste lanbide askotan ere.
Bibliografia
· https://www.blogbankia.es/es/blog/cuanto-cobran-las-jugadoras-de-futbol.html
· https://cadenaser.com/ser/2019/10/29/deportes/1572345505_332184.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.