2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

Merkealdi kanpainak 8.500 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Hego Euskal Herrian


Nafarroan 3.516 kontratu sortuko dituzte. Bizkaian, berriz, 2.803 lanpostu sortuko dira; 1.302, Araban, eta 1.224, Gipuzkoan.

Merkealdi kanpaina dela eta, Euskadin 8.500 lanpostu sortuko dira, iaz baino % 1 gehiago. 
Oso kontsumo handia duten sektoreetan pilatuko dituzte kontratu gehien: lurrin-denda handiak, kosmetika, elektronika, jostailuak, elikadura, banaketa, denda minoristak, irudia, soinua, logistika, garraioa, eta baita ostalaritza eta sukaldaritza ere.
Lanpostu motari dagokionez, ostera, bezeroen arretarako eta salmenta arloetan egingo dituzte kontratu gehien.
Merkealdien hasiera ofiziala
Asko dira merkealdia abiatzeko egun ofizialari itxaron ez dieten saltokiak, Olentzero eta Erregeei begira salmentak handitu nahirik, baina, berez, urtarrilaren 7an hasten dira beherapenak.
Orain urte batzuk aldatu zen merkealdia abiatzeko eguna, baina, ohiturari eutsiz gero, Errege egunaren ostean, urtarrilaren 7an, hasten da. Sektorearen kalkuluen arabera, gutxienez, % 3 haziko dira salmentak beherapenetan.
2019ko neguko merkealdiko produktu gogokoenak apaingarriak eta arropa izango dira. Gainera, batez beste 121 euro gastatuko ditugu, txosten baten arabera.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak urtero gogoratzen duenez, saltokian aurretik izandako produktuak izan behar dira merkealdian salgai jartzen direnak. Gainera, kalitate bera izan behar dute, eta hasierako salneurria eta egindako beherapena ikusgai izan behar dira.
Bestalde, merkealdian erabiltzaileek eskubide berdinak izaten jarraitzen dutela gogoratu du OCUk.
Hala ere, nire ustez hainbat denda beherapenetaz aprobetxatzen dira kalitate gutxiko produktuak edo defektuak dituzten produktuak saltzeko. 
Bestalde beherapenentzako sortzen diren lanpostuak oso iraupen laburrekoak dira, beherapenak amaitutakoan bukatzen direlako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.