ELURRA EGOTEAREN ETA EZ EGOTEAREN ONDORIO EKONOMIKOAK
Dakizuen bezala, altitute handian kokatuak dauden herri txiki horietan, negura sartzen garen momentuan, hau da, tenperatura gutxitzen denean, elurteak hasten dira, baina elurrak zer sortzen du halako herrietan eta haren inguruan?
Herri hauen inguruan eski estazio bat dagoenean, eskiaren industria sortzen da era berean, ekonomiaren motorra bihurtuz. Hobeto ulertzeko; Jaka, espainiako herri txiki bat da, 820 metroko altitudean. Haren inguruan Formigal, Candanchu eta Astun izeneko eski estazioak daude, beraz, herri honentzako eskiaren mundua oso garrantzitsua da.
Zer ekartzen du honek?
Zer ekartzen du honek?
-Herri bertan kirol honen inguruko hainbat denda irekitzen dira, hala nola, materiala alokatzeko, kiroleko arropa erosteko, material propioa saltzeko dendak etab. Gainera jatetxe ugari eta hotel berriak eraikitzen dituzte, lanpostuak sortuz eta turismoa erakarriz, beraz, herria ekonomikoki aktibatzen da.
-Eski estazioei begira, honek behar den moduan funtzionatu dezan lan eta behar berriak sortzen dira; Monitoreak, pisterrak, remonte gidariak eta behar den langileria kontratatzeko beharra sortzen da. Geroz eta baldintza hobeak eduki estazioak orduan eta erakargarriagoa izango da.
Asociacion Turistica de Estaciones de Esqui y Montaña (ATUDEM) ren datuen arabera,sektore honek denboraldi baterako (5 hilabete) 60.000 lanpostu sortzen ditu. Espainian etekin gehienak lortzen dituen eski estazioa Baqueira eta Formigal dira eta 30milioi euro lortzera iritsi dira denboraldi bakoitzean.
Gai honi begira gabon hauetan zer gertatu da Europa osoan?
Abendu hasierako zubian, urte askotan oso indartsua izan den zubi bat eta gabonetan ere ez du ia elurrik bota, beraz, herri hauentzat galera ekonomiko izugarria izan da, eski denboraldiko oso momentu klabea delako. Honek %25 eko fakturazioa ez lortzea suposatu du. Gainera elurra ez egoteak herria krisi moduko batean sartzen du, espero zutena ez delako bete, hau da, ondorioak larriak dira:
Abendu hasierako zubian, urte askotan oso indartsua izan den zubi bat eta gabonetan ere ez du ia elurrik bota, beraz, herri hauentzat galera ekonomiko izugarria izan da, eski denboraldiko oso momentu klabea delako. Honek %25 eko fakturazioa ez lortzea suposatu du. Gainera elurra ez egoteak herria krisi moduko batean sartzen du, espero zutena ez delako bete, hau da, ondorioak larriak dira:
-- Komertzioek ezin dute eskaintzen dutena saldu
-- Hotelak eta alokairuko apartamentuek ez dute eskaririk
-- Espero ziren lanpostuak bertan behera geratzen dira
-- Ezin dute estazioa ireki = 0 diru sarrera,baina soldaten eta kontratuen gastuak
(La Covatilla)
Honekin esan nahi dutena kirol hau garestienetako bat eta diru asko mugitzen duen sektore bat dela, beraz, elurra dagoenean etekin handiak lortzen dituzte, aldiz, elurra ez dagoenean herriek asko sufritzen dute.
ITURRIAK:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.