DIRUA
Dirua trukeak egiteko abantaila eta beharrarekin sortzen da. Trukerik gabeko gizarte batean ez da dirurik behar.
Trukeak egitea, ordea, baditu abantailak: ekoizle guztiak ez dira berdinak eta batzuk lan batzuetan trebeagoak direnez, kostu txikiagoak dituzte besteek baino, hau da, abantaila konparatiboa dute; horri esker, bakoitza espezializaturik dagoen produktuak ekoitziz eta merkaturatuz eta horien trukean beste gai eta produktuak eskuratuz, baliagarritasun edo probetxu handiagoa ateratzen du. Ekoitzitako gaiak eta produktuak trukatuz, ekoizleek nahiz kontsumitzaileek soberakina eskuratzen dute. Trukea egiteko bi agente ados jarri daitezen, ordea, zenbait baldintza bete behar dira: produktuei, kopuruei, denborari eta truke-tasei buruz kointzidentziak gauzatu behar dira batera. Adibidez, hiru liburu bi sagarrekin trukatu nahi baditugu, sagarrak dituen pertsona bat, bi liburu nahi dituena eta trukean sagar hiru eskainiko dituena bilatu behar dira une jakin batean. Baldintza horiek aski gogorrak dira, eta hortik sortzen da dirua bitarteko gai likido moduan trukeak errazteko
Banku dirua aurrerapen handia izan da eta dirua modu seguruan eta edozein lekutan edukitzeko gaitasuna ematen digu. Diru fiduziarioa dugun momentutik, gu paper edo burni zati bati balioa ematen diogu horren truke zerbait lortuko dugula ziur gaudelako eta sistema honetaz fidatzen gara. Diru mota honek diru birtuala edo banku dirua edukitzeko aukera eman zigun. Papera batez fidatu beharrean, pantaila batean agertzen diren zenbaki batzuetaz fidatzen gara. Lehen aipatu dudan moduan askoz seguruagoa dagoela esaten digute eta guk hori sinisten dugu, eta edozein lekutan edukitzeari buruz hitz egingo dut.
Lehenengo segurua dela esaten dute. Hori diote lehen maletin bat eramatea segurua zela esaten zuten moduan. Oraindik ez dira kasu asko eman, baina, geroz eta gehiago informatikak aurrera egiten du eta segurtasuna sortzeko, arriskua jakin behar da. Informatika aurrera doanez arrisku berriak egongo dira eta geroz eta errazago lapurtuko digute dirua. Gure banku sistema ez da oso egonkorra hori dirudienik arren. Argentina pasa zen moduan gure ekonomia sistema erraz eror daiteke eta sekulako krisi batean sar gaitezke.
Edozein lekutan edukitzearen akatsak oso errazak dira ikusten, pertsona askori gertatzen zaiolako. Dirua fisikoa ez denez, “min” gutxiago egiten digu gure txartela erabiltzea ordaintzeko gastatu ez dugula balio asko duela. ematen duela. Horrela gazte eta heldu asko miserian egon dira ez direlako konturatzen hori dirua dela eta bukatzen dela.
Salgai dirua balioa ondasun moduan duen erabileratik datorkion dirua da; adibidez, antzinaroan gatza maiz erabiltzen zen diru moduan; urre eta zilarrezko txanponak ere XX. mendera arte erabili dira ordainketak egiteko eta balio-gordailu moduan; nazien kontzentrazio-esparruetan ere, zigarretak eta beste gaiak erabiltzen ziren truke-neurri gisa. Diru fiduziarioa, berezko balio eskasa izan arren, erakunde jaulkitzailearekiko konfiantzan onartzen den dirua da. Adibidez, diru fiduziarioa dira txanpon eta billeteak, horien balioa estatuak bermatzen du, banku zentralen bitartez, berez diru paperak ez baitu baliorik; banku-gordailuak, txeke eta transferentzien bitartez besteak beste, ere diru fiduziarioa dira, bankuak ordainduko duelako ziurtasunean oinarritzen baitira.
BIBLIOGRAFIA:
http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1401/eu_d1401021/1401021.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.