Ekonomiako lehen sektoreak, hau da, produktuak zuzenean naturatik eskuratzen dituenak (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, meatzaritza…), 68.000 lanpostu galdu ditu azken lau hamarkadetan, gero eta garrantzi txikiagoa du ekonomian.Zer gertatu da ba? Zeintzuk dira honen arrazoiak?
Lehen sektoreak indarra galdu du Europako Nekazaritza Politika Bateratua indarrean jarri zenetik. Politika horren helburua Europar Batasuneko herrialdeek behar duten elikagaien hornikuntza ziurtatzea, ustiapenak berritzea, nekazarien ongizatea hobetzea, merkatuak modu koordinatuan erregulatzea eta laboreen prezio egokiak ezartzea da.Horrekin batera, euskal produktuek etxeko mahaian zuten lekua nabarmen ahuldu da. Hala adierazten dute Gaindegiak bildutako datuek.
Edonola ere, zein herrialdetan bizi zaren asko baldintzatzen du, herrialde bakoitzaren funtzionamendua desberdina baita. Herrialde azpigaratuetan adibidez, sektore honetan %80ak lan egiten du baina produktibitatea txikia da izan ere, laborantza teknika tradizionalak erabiltzen bai dituzte. Garapen bidean dauden herrialdeetan berriz, biztanleriaren % 50ak lan egiten du. Eta azkenik, herrialde garatuetan lehen sektorea ez da hain nabarmena, biztanleriaren %6ak bakarrik egiten du lan. Herrialdea geroz eta garatuagoa egon, lehen sektorea indarra galtzen dihoa.
Dena dela, herrialde garatuetan, ezin da sektore hau desagertu. Gure egunerokotasunean lehen sektoreko produktuak behar-beharrezkoak ditugu osasuntsu mantentzeko.
Informazio iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.