2019(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna

2019rako aurreikuspenak Euskal Herrian


2019rako aurreikuspenak Euskal Herrian

Dagoeneko urtea amaitu egin da, eta beste batean sartu egin gara. Urtero gertatzen den bezala, denok gure helburu berriak finkatu ditugu dagoeneko, baina zer espero da gertatzea aurten Euskal Herriko ekonomiarekin?

2018aren amaieran, urtero egiten den bezala, hurrengo urterako aurreikuspenak egin dira. Euskal Herriko aurreikuspena egin duen erakundeetako bat Confebask izan da (Euskal Enpresarien Konfederakuntza). Erakunde honen arabera, 2019an Euskal ekonomiak %2,5eko igoera jasango du BPGan (Barne Produktu Gordina), 2018an baino 0,4 puntu gutxiago.

Horretaz gain, erakunde honek adierazitako beste datu garrantzitsu bat, langabezia da. Aurreikusten da 14.000 enplegu berri egongo direla, eta horren ondorioz langabeziaren tasa %7,5ekoa izango dela, 2008tik izandako txikiena, eta Eurogunearekin bat egingo duena, hau da, euroa txanpon ofizial bezala erabiltzen duten lurraldeetan aurreikusitako langabeziarekin bat egingo duela. Hori dela eta, Confebasken arabera, 2019ko amaierarako, Euskal Herriak krisin aurreko egoera berreskuratuko du 976.000 langileekin.

Era berean, enpresen inbertsioa, eraikuntza eta industria izango dira Euskal Herriko ekonomiaren motor nagusiak. Horrela, 2019 Euskal Herrian izandako hazkunde ekonomikoaren seigarren urte jarraitua izango da, eta Espainiako bataz bestekotik gora egongo da.



Azkenik, nire iritziz, oso ondo egongo lirateke hau guztia gertatuko balitz, horrela, Euskal Herriko biztanle guztien egoera hobetu egingo zelako. Baian hau guztia ez da guztiz ziurra, hau da, Confebaskek esandako guztia ekonomia normatiboaren zati da, hau da, aurreikuspen bat, beraz ezin dugu jakin ea esandako hobekuntza guzti horiek gertatuko direnik, edo egoera okerrago edo hoberago batera iritsiko den, baina, lehen esan dudan bezala, Confebaskek aurreikusitako guztia gertatzea oso ondo iruditzen zait.

BIBLIOGRAFIA:
  • https://www.20minutos.es/noticia/3525434/0/confebask-preve-para-2019-crecimiento-economia-vasca-2-5-creacion-14-000-nuevos-empleos/
  • https://cadenaser.com/emisora/2018/12/27/radio_bilbao/1545908795_574360.html
  • https://www.europapress.es/euskadi/noticia-gobierno-vasco-mantiene-prevision-crecimiento-pib-vasco-28-2018-23-2019-20181017115214.html
  • http://www.confebask.es/saladeprensa/noticias/euskadi-crecera-25-2019-y-paro-menos-8.html
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Eurogunea
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Confebask



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.