2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

LANGABEZIA EUSKAL HERRIAN


Lehengo egunean interneten berriak irakurtzen nenbilela hauxe aurkitu nuen “Naiz” aldizkarian: “Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian.” Eta honako hau zioen ondoren: “Abuztuaren bukaeran 182.013 pertsona zeuden langabezian Hego Euskal Herrian, uztailean baino 943 gehiago. Nafarroan bakarri jaitsi da langabe kopurua.

Argi dago gaur egun langabezia gure gaur egungo gizartearen arazorik larrienetakoa dela, krisialdian gaude bai eta denok estutu behar dugu ahalik eta hoberen ateratzeko egoera kaxkar honetatik, baina gertatzen ari dena da, aberatsak aberatsago bihurtzen ari direla eta pobreak pobreago. Gainera larriena dena da, langabezia gehiago dagoela jende gaztearen artean (unibertsitatetik atera berriak direnak, eta 18 eta 30 urte bitarte dituztenak.) Gazteak garrantzitsuak dira eta lagundu egin behar zaie haiek direlako etorkizuna, haiek dira gure ekonomiaren etorkizuna. Baina are eta larriagoa da 45 eta 50 urte arteko pertsonak, langabezian geratu direnak ez dituela inork kontratatzen, haien adina dela eta, gehiengoari ezinezkoa egiten zaio lanpostu berria aurkitzea.

Zerbait ez dabil ondo, hori argi dago eta gobernua zentzu honetan beste askotan bezala gaizki jokatzen ari da, gauzak eta gauzak zin egiten dizkigute eta gero ez dute ezta erdia ere betetzen. Gainera, Espainiako populazioaren zati handia langabezian egonda, gobernuko partiduaren barruan korrupzio tramak egotea eta kobratzen dutena kobratzea ez da bidezkoa.
Bai Euskal Herri mailan eta baita Espainia mailan ere egoera larritzekoa da, Urkullu eta Rajoy oker daude diotenean “España ondo doa” edo “Euskadi ondo doa.” Bai egia da, Euskadi eta Espainia ondo doaz, baina beti berdinentzat.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.