2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna
Beti modan dagoenaren atzetik
Ez da gauza berria beti hoberena nahi dugula, arropa politena, janaririk gustukoena, punta-puntako mugikorra.....
Orain dela egun batzuk irakurri nuen albiste hau: "Blackberryk amore eman du: sakelako telefonoak ekoizteari utziko dio aurki". Urte batzuk atzera joaten bagara, gazte gehienak mugikor moderno horrekin ikusiko ditugu, bista nekatu arte tekleatzen. Baina bere momentua aspaldi amaitu zitzaion, enpresak geroz eta mugikor modernoagoak merkaturatzen hasi ziren eta hortik gutxira inor ez zen gogoratzen Blackerryataz. Ez da lehenengo enpresa hori gertatzen zaiona eta azkena ere ez da izango.
Aurrerantzean, azpikontratatu egingo du zerbitzua, hau da, beste enpresa batzuen esku geratuko da sakelakoen ekoizpena, orain arte izan dituen galera guztiak murrizteko asmoz, 371 milioiko galerak izan ditu konpainiak bigarren seihilekoan soilik.
Ziurrenik hemendik urte batzuetara atzera begiratuz, orain ditugun mugikorrak ere zaharrak irudituko zaizkigu.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.