Benetan beharrezkoa al da?
Lehenik eta behin jakin beharko genuke beharra pertsona batek ez duen zerbait edukitzeko gogoa dela. Bi motatako beharrak bereizten dira, alde batetik lehen mailako beharrak, benetan beharrezkoak ditugunak, bizirik irauten laguntzen diguenak eta bestetik bigarren mailakoak, edukitzeko nahia dugu baina ez direnak ain beharrezkoak, bizitza hobetzeko direnak.
Guztiek ditugu beharrak, nahiz eta bakoitzak behar desbrdinak izan. Adibidez txiro batek ez ditu aberats baten behar berdinak izango. Txiro batek ezer ez ez duenez, gauza minimo batekin konformatu egingo da, eta aberatsa berriz, denetarik duenez, benetan beharrezkoak ez diren gauza gehigo nahiko ditu.
Honekin esan nahi dudana da, benetan ahal dira beharrezkoak ditugun gauza guztiak? Guretzako beharrezkoak dira, nahi dugun zerbait lortzen dugunean beste zerbait edukitzeko beharra dugu baina diru gutxi duen jendeak ez ditu guk bezelako beharrak, dutenarikin konformatu egiten dira. Nire ustez ondo dago kapritxo bat edukitzea edo, adibidez arropa polita, baina aberatsek dituzten gauzak gehiegizkoak iruditzen zaizkit, azken finean hori ez zait kapritxoa iruditzen, dirua gastatzea gastatzeagitk baizik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.